Joan edukira Saltar a contenido

Hezkuntza

Hezkuntza Sailak eta eLankidetzak partekatutako estrategia bat da hezkuntza. Lankidetzaren eremutik, herritarren hezkuntza eta prestakuntza indartu dugu testuinguru desberdinetan. Hasiera-hasieratik, eLankidetzan garrantzitsua iruditu zaigu sentsibilizazio-, hezkuntza- eta ekintza-ekimenak babestea, beste errealitate batzuetako gaiak txertatuz, eta beste lurralde batzuetan lankidetzaren balioak sustatzen dituzten eragileekiko baterako jardunak ahalbidetuz.

Horregatik, Hezkuntza Sailarekin elkarlanean aritzea funtsezkoa da ekintza eta programa zehatzak egiteko, baterako gogoetarako guneak sortzeko eta curriculum-diseinuari eta hezkuntza-planei ekarpenak egiteko garaian. Jardun horien guztien bitartez, eLankidetzan tokikoa eta globala lotzen dugu, giza eskubideen ikuspegia txertatzen dugu, eta beste testuinguru batzuetatik ikas ditzakegun pedagogia eta metodologiak eskaintzen ditugu.

Jardun-esparrua

Hezkuntza Sailaren eta eLankidetzaren jarduketa-protokoloa

UNRWAko Lanbide Heziketako Programa eraldatzea

eLankidetzak eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak babestutako ekimena da, Nazio Batuen Agentziaren Lanbide Heziketako Programa eraldatzeko Jordaniako bi ikastetxetan. Jordaniako eta Euskadiko irakaskuntzako profesionalen arteko lankidetza teknikoko trukeak errazten dituzte.

Proiektuak honako hau aurreikusten du: prestakuntza-zentroen eguneratze teknologikoa, prestakuntza-planak lan merkatura egokitzeko, zuzendaritza taldeei, irakasleei eta ikasleei formazioa ematea eta UNRWAren Lanbide Heziketako estrategia eguneratzea.

Connecting schools- Hezkuntzaren auzolana .mw-.eus

Inklusioa, berrikuntza digitala eta eguzki-energiaren erabilera dira Malawiko eta Euskadiko lehen hezkuntzako komunitateen artean ezagutza eta konexioak indartu nahi dituen ekimen honen gakoetako hiru.  Gainera, ekimen honek 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programaren proiektu esanguratsuetako bati erantzuten dio.

Ekimenari esker, Malawiko Dzalekako errefuxiatuen esparruan kokatutako Umudzi Katubza izeneko eskola bati eta aldameneko harrera-komunitateko Changaluko lehen hezkuntzako eskolari baliabide materialak eramaten zaizkie, irakatsi eta ikasteko prozesua baliabide teknologikoen laguntzarekin egiteko aukera izan dezaten. Gainera, ikastetxe horietako eta Euskadiko beste hiru eskolatako (Aramaioko eskola, Luis Dorado eta Miguel de Barandiaran) irakasleak DUA metodologian (Ikasteko Diseinu Unibertsala) prestatzeko, metodologia hori martxan jartzeko eta eskola guztien artean elkartruke-esperientzia bat bideratzeko bide ematen du.

Heziketa Topaketak hezkuntza-munduko eta GGKEetako aktoreen arteko topaketarako eta trukerako gune bat da, metodologiei buruzko esperientziak partekatzeko, bai eta metodologiak sartzeko ikaskuntzak, orientabideak eta erreferentziak sortzeko ere. Hezkuntza Sailarekin batera antolatzen ditugu.

hemen aurki ditzakezu.