Joan edukira Saltar a contenido

Gizarte-eraldaketarako hezkuntza

Gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren helburua da pentsamendu kritikoa sortzea eta pertsona kontziente, ahaldundu eta arduratsuak sustatzea, gizarteari, bizitzari eta inguruneari dagokienez.

eLankidetzatik hezkuntza bultzatzen dugu gizarte justuago eta solidarioagoak nahi dituen herritartasun global bat sortzen laguntzeko. Horregatik, emantzipaziorako ikaskuntza-ekimenak sustatzen ditugu, tokikotik, baina globalarekin lotuta, maila indibidual eta kolektiboan jardun eta eraldatzeko gaitasuna bultzatzeko. Gainera, egungo erronkei erantzunez justiziaren, aniztasunaren, bizitzen jasangarritasunaren eta berdintasunaren alde egiten duten gaitasunak garatzeko eta parte hartzeko estrategiak bultzatzen ditugu. Eta hori egiten dugu, gainera, eraldaketa pertsonalak eta sozialak sortzeko asmoarekin azterketa eta gogoeta kritikoak egiten dituzten pertsona eta kolektiboekin, beren proposamen eta harremanetan eskubideak, erantzukizunak, zainketak, aniztasuna eta lankidetza txertatzen dituztela aintzat hartuta.

Jardun-esparrua

GOLDATU plana 2017-2020 (leiho berri batean irekitzen da)

(H)ABIAN 2030 gizarte eraldaketarako hezkuntza estrategia