Lankidetza deszentralizatua
Lankidetza deszentralizatua, autonomia-erkidegoek eta eskualdeko eta tokiko gobernuek egiten dutena da. Gero eta garrantzitsuagoa da, erronka globalei aurre egiteko lokalizazioa eta tokiko erakundeen zeregina ere gero eta garrantzitsuagoak diren neurrian. Lankidetza deszentralizatuak gehiago hurbiltzea ahalbidetzen du, horizontalagoa da eta aliantzak sor ditzake lurralde desberdinetako hainbat aktoreren artean.
Ildo horretan, eLankidetzako kideok zenbait sare eta gunetan dihardugu gogoeta eta baterako ekintzak bultzatuz eta eraginez, lankidetza deszentralizatua nazioarte-mailako aktore garrantzitsu gaten gisara aitortua izan dadin.