PLATFORMA
PLATFORMA tokiko eta eskualdeko gobernuen koalizio paneuroparra da, gobernu horiek Europako Batasuneko eta haren nazioarteko esparruko garapenerako lankidetzaren politikei egiten dieten ekarpena indartzeko sortua. Euskal Fondoa, Euskadiko Europar Batasunerako Ordezkaritza eta eLankidetza PLATFORMAko kide gara, Euskadi Basque Country izenpean bilduta.
Egiten diren ekintzek aukera ematen dute Europako lankidetza deszentralizatuaren alorreko informazioan sartzeko eta gai horiei buruzko eztabaida eta ikerketetan parte hartzeko. Gainera, baterako ekintzak egiten ditugu, Europako beste bazkide batzuk egiten ari diren lana Euskaditik sustatzen dugun errealitate zehatzarekin lotzeko.
Jardun-esparrua
PLATFORMA-Euskadi Basque Country elkartearen arteko hitzarmena
European Days of local solidarity
"Tokiko elkartasunerako Europako egunak" hezkuntza eta sentsibilizaziorako jarduerak dira, eta azaroan dute unerik gorena, PLATFORMAko bazkide guztiok, aldi berean, sentsibilizazio-ekintzak egiten ditugunean.
Informazio gehiago esteka honetan
Europar Batasuneko ordezkaritzekiko elkarrizketa
PLATFORMArekin batera, Europar Batasuneko ordezkaritzekin hitz egiten dugu hainbat herrialdetan, lankidetza deszentralizaturako lehentasunak eta aukerak identifikatzeko tokiko garapenaren lurralde-ikuspegi baten inguruan. Ildo horretan, Euskadi Basque Countrytik Kolonbiako ordezkaritzarekiko lana gidatzen dugu.
Nazioarteko lankidetza eta protesta soziala Kolonbian. Mariano Aguirre. 2021
Prestakuntzak eta jardunaldiak
(H)ABIAN 2030, 5 urte biraka. Alianzas de educación para la transformación social jardunaldiak