Garapenerako politiken koherentzia
Garapen jasangarrirako politiken koherentziaren helburua da giza garapenaren eta jasangarritasunaren ikuspegia politika publikoen maila guztietako diseinuan, abiaraztean eta ebaluazioan integratzea, eta politika horien arteko koordinazioa eta osagarritasuna ahalbidetzea. Horregatik, politiken koherentzia horizontala dugu batetik, erakunde baten barruan garatzen denari lotutakoa, eta beste bertikal bat bestetik, eremu berdinetan diharduten hainbat eragileren arteko koherentziarekin zerikusia duena.
eLankidetzan uste dugu politiken koherentzia horrek hemengoari eta orainari begiratu behar diela, gure ekintzek beste belaunaldietan eta planetan duten inpaktuari, baita beste herrialdeetan duten inpaktuari ere. Hori lortzeko, garapenerako lankidetzaren aldeko esperientziak bultzatzen ditugu, beste erakunde eta instituzioekin elkarlanean.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren eginkizuna da politiken koherentziaren jarraipena egitea. Lantalde batek politiken koherentziaren gaineko txostenak egiten ditu, eta proposamenak diseinatzen ditu eragileen artean koherentzia horren zabalkundea, prestakuntza eta sentsibilizazioa ahalbidetzeko.
Jarduera Esparrua
Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Politiken Koherentziarako Erreferentzia Esparrua
Garapenerako Politiken Koherentzia Euskadin: diagnostikoa eta proposamenak