Joan edukira Saltar a contenido

Ura eta saneamendua

Ura eta saneamendua garapen jasangarrirako ezinbesteko elementuak dira. Uretarako giza eskubidea betetzea funtsezkoa da herritarren ongizatea sustatzeko. Hala eta guztiz ere, uraren kutsadurak, baliabide hidrikorako irisgarritasun ezak edo lurraldean gaitasun eta baliabide nahikorik ez dituzten uraren erakunde zuzentzailerik ez edukitzeak, besteak beste, arriskuan jartzen dituzte milioika pertsona gaixotasunen aurrean. 

Uraren eta saneamenduaren giza eskubideak betetzen laguntzeko, 20118an Eusko Jaurlaritzak aodstu zuen uraren kanonaren bidez bildutakoaren % 5 herrialde pobretuetan eskubide hori bermatzeko ekimenetara bideratuko duela. 2015etik, eLankidetzak eta URA-Uraren Euskal Agentziak elkarlanean eta koordinatuta lan egiten dugu edateko ura eta saneamendu osasungarri, garbia, irisgarria eta eskuragarria planetako leku gehiagotan izan dadin.

Jardun-esparrua

AKUAL programa

AKUAL uraren eta saneamenduaren arloko garapenerako lankidetzako programa da, eta El Salvador, Costa Rica eta Euskadiko lankidetza erakunde publikoek eta ur erakundeek parte hartzen dute. Eusko Jaurlaritzatik, eLankidetzak eta URA-Uraren Euskal Agentziak parte hartzen dugu, eta uraren kanonetik bildutakoaren % 5 erabiltzen dugu programa ezartzeko.

Erakunde arteko ekimen honen elementu berritzaileenetako bat da Euskadi-El Salvador-Costa Rica lankidetza tekniko triangeluarra eta El Salvador eta Costa Ricaren arteko Hego-Hegoa lankidetza da. Euskaditik Euskadiko ur operadoreen gaitasunak eta ezagutzak mugitzen ari gara; besteak beste, URA-Uraren Euskal Agentziarenak. Horrela, finantzaketaz harago, ezagutza teknikoak modu horizontalean trukatzearen aldeko apustua egiten duen lankidetza sustatzen dugu, ikaskuntza eta elkarrekiko onura bilatuz.

www.AKUAL.org