Gazteak
Gazteak dira eLankidetzak diharduen herrialde gehienetan presentzia handiena duen kolektiboa, eta euskal gazteekiko lana ere hor egon da, garapenerako lankidetzaren eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren ekimenak sortu zirenez geroztik. Izan ere, Gazteria Zuzendaritzarekin batera antolatutako Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa da Euskadin abian jarritako ekintzarik zaharrenetako bat. Bi erakundeen artean lankidetza-hitzarmen bat ezarri dugu garapenerako lankidetzaren alorrean sentsibilizazio-ekintzak gauzatzeko.
Jardun-esparrua
Euskadiko Gazteak Lankidetzan
Programa honen helburua da Euskadiko gazteak sentsibilizatzea pobretutako herrialdeetako lankidetza-ekintzetan, eta herrien eta kulturen artean elkartasun-kultura bat sustatzea. Euskadiko eta helmugako herrialdeetako GGKEek Amerikako, Asiako eta Afrikako herrialdeetan garatutako garapenerako lankidetzaren ekintzetan zuzenean parte hartuko duten gazteak hautatzen ditu programak.
Betekizunak urteko deialdian zehazten dira, eta www.gazteaukera.euskadi.eus webgunean argitaratzen dira.
Erronka globalen aurrean, gazteak martxan sariak
Euskadiko eta beste lurralde batzuetako gazteen artean trukea, garapenerako lankidetza eta elkartasuna sustatzeko ekimen bat da. Deialdiak ideia berriak bilatzen ditu gazteak gai horretan kontzientziatzeko, eta horregatik, horretarako jarduera eta ekintzak barne hartzen dituen proiektu bat aurkeztu nahi da. Hainbat diziplinatako gazteek pentsatutako eta diseinatutako proiektu onenak saritzen ditu deialdiak: musika, dantza, bideoak, egonaldiak, hitzaldiak, mahai-inguruak, etab.
Informazio gehiago hemen: www.gazteaukera.euskadi.eus