Agentzien arteko lankidetza
Estatuko beste lurralde batzuetako eLankidetzako pareekin batera eta koordinatuta lan egitea ere lagungarri da baterako gogoeta eta jardunerako guneak sortzeko. Ildo horretan, baterako ekintzak antolatzen ditugu beste autonomia-erkideko batzuetako hainbat agentziarekin eta lankidetza-zuzendaritzarekin.
Urtean behin, topaketak egiten dira autonomia-erkidegoetako lankidetzako ordezkarien artean, informazioa partekatzeko eta hainbat gai sakonagotik aztertzeko. Topaketa horietan adierazpen espezifikoak egiten dira, interesgarritzat jotzen diren ekimenen aldeko keinuak egiten dira, eta lankidetza deszentralizatuaren zeregina sustatzen dutenak aitortzeko sari bat ematen da.
Baterako adierazpenak
Autonomia-erkidegoen eta garapenerako lankidetzaren XIV. Topaketa (2021)
Lankidetza deszentralizatuen baterako adierazpena Covid-19 krisiaren aurrean (2020)
Autonomia-erkidegoen eta garapenerako lankidetzaren XIII. Topaketa (2020)
Autonomia-erkidegoen eta garapenerako lankidetzaren XII. Topaketa (2019)
Autonomia-erkidegoen eta garapenerako lankidetzaren XIII. Topaketa (2018)
Guatemalako trantsizioko justiziaren inguruko koordinazioa
Euskal eta katalan lankidetzek Guatemalako trantsizioko justizia prozesuak lagundu ditugu duela hogei urte baino gehiagotik. Laguntza horretan, nabarmentzekoa da eLankidetzak eta Kataluniako Garapenerako Lankidetzaren Agentziak Polizia Nazionalaren Artxibo Historikoa (PNAH) instituzionalizatzeko prozesuari eman diogun laguntza teknikoa, politikoa eta finantzarioa.
PNAH den topagune horretatik abiatuta, 2019az geroztik bi agentziak Guatemalan trantsiziorako justiziari lagundu nahi dioten jarduerak bultzatzeko antolatzen ari gara. Alde batetik, PNAHaren instituzionalizazio prozesuaren jarraipena egiteko koordinatu gara, eta, bestetik, Guatemalako barne gatazka armatuan (1960-1006) desagertutako pertsonak bilatzeko ekimen osagarri batzuk zehaztu ditugu. Ekimen horiek, besteak beste, Giza Eskubideen Prokuradoretzarekin eta Guatemalako Antropologia Forentsearen Fundazioarekin.
Kolonbiako bakegintzarako laguntza
eLankidetza, Garapenerako Lankidetzaren Kataluniako Agentzia eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Extremadurako Agentzia elkarlanean gabiltza Kolonbian bakegintza bultzatzeko ahaleginetan, Bakerako Sistema Integralaren mekanismoei lagunduz.
Ekimenaren helburua da hiru agentzien arteko koordinazioa sustatzea, baliabideak eta gaitasunak bateratuz Egia argitzeko, Bizikidetzarako eta Berriz ez gertatzeko Batzordeari, Bakerako Jurisdikzio Bereziari eta Desagertutzat jotako Pertsonak Bilatzeko Unitateari laguntza integralago bat eman ahal izateko. eLankidetzan gure gain hartu dugu Batzordeari laguntzeko lidergoa.