(H)ABIAN 2030
(H)ABIAN 2030 Gizarte-Eraldaketarako Hezkuntzaren Euskal Estrategiak Euskadiko erakunde publikoak, GGKEak, gizarte-erakundeak eta mugimenduak eta ikastetxeak biltzen ditu. Horiek, giza eskubideetan, berdintasunean eta Euskadin eta beste lurralde batzuekin sortutako loturetan oinarritutako hezkuntza-ekintzak egiteko konpromezua hartzen dute. Elankidetzak aktiboki parte hartzen du (H)ABIANetik sustatutako eta martxan jarritako jardueretan estrategiari atxikitako erakundeen parte gisa.
Estrategia honen erreferenteak dira GEHren ulermena, 6 indar-ideiak eta estrategiarekin lortu nahi diren 16 aldaketak. Guzti horiek estrategiaren lanaren ardatz gisa darabilte aldaketa horiek lortzeko. Era berean, (H)ABIAN 2030aren berri ematea, jarraipena eta ebaluazioa funtsezkoak dira estrategia garatzeko, berarekin bat egiten dutenen parte-hartzearekin batera.
Estrategiaren inguruako informazio guztia aurkitu dezakezu HABIAN 2030-eko webgunean.
Zer da (H)ABIAN 2030?