Ingurumena eta jasangarritasuna
Pobrezia eta desparekotasunak murriztea eta gizarte bidezkoagoa sustatzea pertsona, komunitate eta belaunaldi guztiek ingurumen garbi, osasungarri eta iraunkorra izateko duten eskubidea aitortzea eta sustatzea da.
eLankidetzatik sustatu nahi dugu ingurumenaren eta gizartearen jasangarritasuna politika publiko guztietan, politika horiek Hegoko komunitateetan dituzten ingurumen-inpaktuak identifikatu eta ondasun naturalen erabilera arduratsua sustatu.
IHOBE sozietate publikoarekin batera garapenerako lankidetzaren, ingurumenaren eta jasangarritasunaren arloan jarduteko protokoloaren bidez, honako hau lortu nahi dugu:
- Pertsona guztiek ingurumen osasuntsua eta segurua izateko aukera unibertsala izatea, bai eta klima-aldaketa murriztea, biodibertsitatea eta ekosistemak zaintzea ere.
- IHOBEk ingurumen-planifikazio eta klima aldaketa arintzeko eta egokitzeko politiken sustatzaile gisa duen rola indartzea, giza eskubideen ikuspegi lokal-global batetik eta desparekotasunei aurre egiteko ikuspegitik, bai Euskadin, bai Hegoko herrialdeetan.
- Beren politikak eta jarduerak lankidetzaren eta elkartasunaren helburuen arteko koherentzian sakontzea.
Jardun-esparrua
Emakumeen elkarteak, komunitateak eta tokiko erakunde publikoak hondakinen kudeaketa jasangarrirako aldaketaren eragile
Honako proiektu honek Malicunda (Senegal) komunan hondakin solidoak kudeatzeko prozesu komunitarioa indartzen du. Horretarako, hondakinen kudeaketari buruzko diagnostiko bat egin da, emakumeen elkarteen eta inplikatutako beste eragile batzuen gaitasunak indartzen dira, eta ingurumen osasuntsua izateko giza eskubideari buruzko sentsibilizazio-estrategia kolektibo bat garatzen da.