Larrialdi humanitarioak
Aktoreen arteko koordinazioa funtsezkoa da larrialdi-egoeren aurrean azkar eta eraginkortasunez erantzuteko. Horregatik, eLankidetzatik deialdi edo funts globaletarako ekarpenak egiten ditugu, eta Osakidetzako osasun-langileek AECID Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren START proiektuan parte har dezatela sustatzen dugu.
Larrialdietan Laguntzeko eta Erantzuteko Espainiako Lantalde Teknikoa lantalde gehienbat sanitarioa da, herrialde pobretuetan gertatzen diren hondamendi naturalek eragindako larrialdiei 72 orduan baino gutxiagoan erantzuteko diseinatua.
Modu finkoan edo aldi baterako zerbitzuak ematen ari diren edo Osasun Sistema Nazionalarekin, Euskadiren kasuan Osakidetzarekin, lan-harremana duten langileek parte har dezakete lantalde horretan. Hautatutako boluntarioak lantalde batean bilduko dira, eta larrialdi humanitarioetan jardun ahalko dute, eskatzen zaienean.
Interesdunek AECID Agentziaren webgunera jo dezakete informazio bila, START programaren atalean sartuz, edo start@aecid.es helbidera idatziz.
Ekintza humanitarioaren alorrean, eLankidetzaren apustuetako bat larrialdiei berehalako erantzun bat ematea da, nazioarteko deialdietarako edo funts globaletarako (CERF, adibidez) ekarpen ekonomikoak eginez. Bizitzen galera murriztea, denbora faktore kritiko bat denean erantzuteko gaitasuna hobetzea eta finantzaketa urriko egoeretan erantzun humanitarioa indartzea ditugu helburutzat.
Krisi humanitarioen aurrean sortzen diren bat-bateko ekimen solidarioak maila indibidualean eta elkarte eta erakundeen mailan bideratzeko helburuarekin, eLankidetzak, beste departamentu eta erakundeekin koordinatuta, zenbait informazio- eta komunikazio-produktu jartzen ditu interesdunen eskura, parte hartzeko hainbat aukera eskainiz.
Zer egin krisialdi humanitarioetan?
Azken aldaketako data: