Euskal Lankidetza Kontseilua
Agentzia aukera ona da helburuei lehentasuna emango dien, toki-garapenaren ikuspegia indartuko duen, gaur egungo tresnak berrikusiko dituen eta garapenerako lankidetzaren modalitateak erraztuko dituen Politika Publiko Deszentralizatu bat finkatzeko. Era horretan, gizarte zibilarekiko eta toki-administrazioekiko loturak sendotu egingo dira, Eusko Jaurlaritzaren gaitasunak baliatuko dira eta eragile berriei tokia utziko zaie. Horri esker, espezializazioari lotutako esku-hartzeak identifikatu ahal izango dira, ebaluazio-sistema egoki bat izango duen plangintza estrategiko operatibo, koordinatu eta osagarri baten esparruan balio erantsia izango dutenak.
Laburbilduz, aurrera egin nahi da dauden gizarte-ahalmenak mobilizatzeko gai izango den euskal lankidetza publikoko sistema garden, eraginkor eta kalitateko baterantz, hau da, “euskal nazioarteko elkartasunaren” ideia sozializatuko duen garapenerako lankidetza baterantz.
Kontseilu Errektorea
- -Zer da?
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 DEKRETUAREN 9. artikulua.
Ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 9. artikuluaren arabera, Kontseilu Errektorea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren erabaki, administrazio eta kontroleko organo gorena da, eta honela egongo da osatuta egongo da:
- Lehendakaritza Agentziako lehendakariari dagokio, edo, haren ordez, garapenerako lankidetzan eskuduna den sailburuordeari.
- Lau kontseilukide, Eusko Jaurlaritzaren honako sail eta erakunde autonomo hauen ordezkari-lanetan:
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza.
- Osasun-arloko Sail eskuduna.
- Nekazaritza-arloko Sail eskuduna.
- Ogasun-arloko Sail eskuduna.
- Hiru kontseilukide, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren ordezkari-lanetan; Kontseilu horrek aukeratzen ditu langileen artean.
- Bi kontseilukide, Eusko Legebiltzarraren ordezkari-lanetan; Legebiltzarrak berak aukeratzen ditu.
-Kideak:
Lehendakaria: María Angeles Elorza Zubiria andrea, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia, Lehendakariak emandako eskuordetuta (15/2013 Dekretua, apirilaren 25ekoa, Lehendakariarena).
Kontseilukideak:
• Mónica Hernando Porres andrea, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren ordezkaria; ordezkoa: Mikel Antón Zarragoitia jauna, Europako Gaietarako zuzendaria.
• Guillermo Viñegra García jauna, Osasun sailburuordea, Osasun Sailaren ordezkaria, osasun-arloko sail eskudunarena; ordezkoa: Fátima Ansotegui Elordi andrea, Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.
• Bittor Oroz Izagirre jauna, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ordezkaria, nekazaritza-arloko sail eskudunarena; ordezkoa: María Iciar Armentia Álvarez andrea, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria.
• Pedro Hernando Arranz jauna, Ekonomia eta Aurrekontuen sailburuordea, Ogasun eta Finantza Saila ordezkaria, ogasun-arloko sail eskudunarena ; ordezkoa: Zuriñe Embid Zubiria andrea, Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria.
• Ana María Arriola Palomares andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren ordezkaria.
• José Ignacio Eguizábal Escribano jauna, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren ordezkaria.
• Elsa Fuente do Rosario andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren ordezkaria.
• Maribel Vaquero Montero andrea, legebiltzarkidea, Eusko Legebiltzarraren ordezkaria.
• Diana Carolina Urrea Herrera andrea, legebiltzarkidea, Eusko Legebiltzarraren ordezkaria.
• Paul Ortega Etcheverry jauna, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria eta Kontseilu Errektorearen idazkaria.
LANKIDETZAREN Euskal Kontseilua
- Zer da?
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren irailaren 16ko 158/2008 DEKRETUAK adierazten duenez, Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen 16.1 artikuluari jarraiki Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua lankidetza-eragileen ordezkaritza-organoa da, eta garapenerako euskal lankidetza publikoaren proposamenak eta irizpenak emateko eta jarraipena egiteko gaitasuna dauka.
- OSAERA
- Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko lehendakaria garapenerako lankidetzaz arduratzen den sailburua da. Sailburua ez dagoenean edo gaixorik dagoenean, garapenerako lankidetzaz arduratzen den sailburuordeak ordezkatuko du.
- Kontseiluko lehendakariordea Euskadiko GGKEen Koordinakundeko lehendakaria izango da.
- Gainera, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluak honako kide hauek izango ditu:
- Eusko Legebiltzarraren Giza Eskubideen Batzordeko lehendakaria.
- Pertsona bat Eusko Jaurlaritzaren honako sail hauetako bakoitza ordezkatzeko: Lehendakaritza; Lehendakariordetza; Ogasuna eta Herri Administrazioa; Industria, Merkataritza eta Turismoa; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa; Osasuna; Ingurumen eta Lurralde Antolamendua.
- Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria.
- Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea ordezkatuko duen pertsona bat.
- Foru Aldundi bakoitza ordezkatuko duen pertsona bat.
- EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartea ordezkatuko duen pertsona bat.
- Euskal Fondoa-Euskal Lankideen Tokiko Erakundeen Elkartea ordezkatuko duen pertsona bat.
- Euskadiko GGKEen bederatzi ordezkari, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak proposatuta.
- Garapenerako lankidetzako beste euskal gizarte-eragile batzuen sei ordezkari, Euskadiko GGKEen Koordinakundean sartuta ez dauden eta Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen 10. artikuluan aurreikusitako Erregistroan inskribatuta dauden erakundeen artean aukeratu beharrekoak.
- Ordezkariak artikulu honen aurreko paragrafoaren i) letran adierazitakoaren arabera aukeratzean, Garapenerako Lankidetzari buruzko 1/2007 Legearen 5.2 eta 7. artikuluetan adierazitako lehentasunezko kolektiboei eta zeharkako balioei espezifikoki lotutako ordezkarien integrazioa sustatu behar da.
- Kontseiluko idazkaria lehendakaritzak izendatutako pertsona bat izango da, eta hitza izango du, baina botorik ez.
- Kontseiluko Lehendakaritzak, bere ekimenez edo kideek eskatuta, eztabaidagaietan adituak diren edo iritzi interesgarria duten pertsonek kasu jakin batzuetan bilkuretan parte har dezaten eskatu ahal izango du.
- Kontseiluko kideak izendatzean, lehendakaritzak eta Kontseiluan ordezkatuta dauden sektoreek gizonen eta emakumeen arteko ordezkaritza orekatua sustatu beharko dute, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 23. artikuluari eta Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen 16.2 artikuluari jarraiki.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kideak (Izendape-Dekretua)

