Lankidetzarako eta Elkartasunerako, otsaileko 15eko, 3/2024 Legearen xedapen indargabetzaile bakarrak indargabetzen du 140/2018 Dekretua, Garapenerako Lankidetzako Eragileen Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa sortu eta arautzekoa.
Aipatutako Lankidetzarako eta Elkartasunerako, otsaileko 15eko, 3/2024 Legearen hirugarren xedapen iragankorrak 2. Paragrafoan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroan inskribatzeko eskakizuna betetzat emango da honako baldintza hauek egiaztatzen dituzten entitateen kasuan:
- Izaera juridikoaren arabera dagokion erregistro publikoan inskribatuta egotea.
- Egoitza edo ordezkaritza izatea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta funts publikoekin finantzatutako jarduketak kudeatzeko antolakuntza-egitura nahikoa izatea.
- Irabazi-asmorik ez izatea; gizarte-ekonomiako edo ekonomia solidarioko entitateen kasuan izan ezik, betiere beren estatutuetan kideen artean mozkinak banatzea esplizituki baztertzen badute.