Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Gizarte eraldaketarako hezkuntzaren IV. Jardunaldiek giza eskubideak izango dituzte ardatz

Argitalpen-data: 

Irailaren 24an eta 25ean Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren IV. Jardunaldiak egingo dituzte birtualki. Aurtengo izenburua izango da “Giza eskubideak, guztientzako eskubide? Begirada kritiko bat hezkuntzatik”, eta eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen eta HEGOA Institutuaren artean antolatu dituzte. Ekimena zuzenduta dago irakasleei, hezitzaileei, gizarte entitateetako langileei zein garapenerako lankidetzako kideei, beeta, oro har, gaian intesesa duen orori.

Inaugurazio-hitzaldia irailaren 24an izango da, eta, bertan, Helena Malerok eta Arturo Orregok elkarrizketa bat izango dute. Helena Malero giza eskubideen defendatzailea, ikertzailea, eta migrazioetan eta gizakien salerosketan aditua da. Marokon bizi da duela 20 urte eta bertatik salatzen ditu Hegoaldeko Mugan egiten diren giza eskubideen urraketak. Artura Orrego, Filosofian doktorea, teologoa eta hezkuntzan, kulturan eta politikan aditua.

Jardunaldiek hurrengo egunean, irailaren 25ean, jarraituko dute, eta hainbat erakundek giza eskubideen ikuspegia duten eraldaketa-esperientziak aurkeztuko dituzte: Nazioarteko Elkartasuneko Irene Ortizek hitz egingo du pertsona migratzaileen eskubideez; Mugen Gainetikeko Paty Ortizek LGTBI pertsonen eskubideez, eta Manuela Ramos Peruko Mugimenduko Elga Pradok emakumeen eskubideez.

Aurreko urteetan jardunaldiak presentzialak izan ziren, baina egungo egoera dela eta, birtualki egingo dira. Hala ere, eta eztabaida aberastu nahian, esperientziak azaldu eta gero zoom aplikazioaren bidez lantegiak egingo dira taldeka hausnartzeko hezkuntzan giza eskubideen ikuspegia nola bermatu daitekeen. Taldeak egiteko helburuarekin, izena eman beharko da irailak 17 aurretik honako esteka honetan.

Amaierako ponentzia Reinaldo Matias Fleuri, Brasilgo Hezkuntza Doktorea, eta dekolonialitatean eta giza eskubideetan adituaren eskutik izango da. Bertan, hezkuntzan giza eskubideen ikuspegi humanistaz, antropozentrikoaz eta estatu-zentrikoaz mintzatuko da.

 

 

Euskadi, auzolana