Garapenerako Lankidetzan Profesionalak Espezializatzeko Bekak 2025
Zer dira?
- Garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak dira.
- Formazio hau eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako Gasteizko egoitzan egiten dira 12 hilabetez.
Espezializazioak:
- Lankidetza Afrikan.
- Ekintza humanitarioa.
- Gizarte-eraldaketarako hezkuntza eta komunikazioa.
- Giza Eskubideen pertsona, defendatzaile eta komunitateen babesa.
Eginkizunak:
- Proiektuei jarraibidea ematea.
- Sistematizazioak
- Ekitaldiak antolatzea.
- Jardunaldietan parte hartu.
- Erakundeekin harremanak izatea.
- Beste batzuk.
Bekaren zenbatekoa:
- 22.000 euro, horietatik, 2.000 euro formaziorako izango dira.
Eskabideak aurkezteko epea:
- 2025eko urriaren 8ra arte.
Beka jasotzeko baldintzak:
- Administrazio-egoitza EAEn izatea 2025eko urtarrilaren 1a baino lehenago.
- Unibertsitate-ikasketetako titulazio ofiziala edukitzea.
- Gehienez 28 urte edukitzea 2025eko urtarrilaren 1ean.
- Gutxienez urtebeteko esperientzia edukitzea lankidetzan edo gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren arloan.
Lehendik beka horien beren edo antzeko izaera dutenen onuradun ez izana EAEko Aurrekontu Orokorren kargura.
Nola egin dezaket eskakizuna?
- Lehiaketa-prozeduraren bidez esleitzen dira bekak eta eskakizunak egiteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu eta hurrengo egunean irekiko da.
- Dokumentazioa aurkeztea eta eskakizunak akreditatzea modu telematikoan egingo dira www.elankidetza.euskadi.eus webguneko “Deialdiak" atalean edota www.euskadi.eus webgunean.
- Deialdiaren ebazpena EHAAn zein eLankidetzaren webgunean, Linkedinean eta X kontuetan argitaratuko da.
- Honako esteka honetan egungo deialdiaren egoera kontsulta dezakezu.

