Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Organigrama

eLankidetzaren Zuzendaria: Paul Ortega Etcheverry

«Gure agentzia nazio arteko elkartasunaren alorrean Jaurlaritzaren jarduerak planifikatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen den erakundea da. Agentziaren helburua pobreziaren aurkako borrokan laguntzea eta giza garapen iraunkorra sustatzea da, Milurteko Garapen Helburuekin bat eginez. Horregatik, lehentasunezkotzat hartutako 22 herrialdetako GGKEen proiektu eta programen bitartez garapen prozesuetan laguntzen dugu GLEAtik, gerrek, hondamendi naturalek, izurriteek eta goseteek sortutako larrialdi ekintza humanitarioetan laguntzea ahaztu gabe.»

Eginkizunak:

a) Agentziaren eta bere langileen zuzendaritza arrunta.

b) Kontseilu Errektorearen erabakiak proposatzea eta egikaritzea.

c) Agentziaren ordezkaritza arrunta.

d) Kontseilu Errektoreak proposaturiko irizpideen arabera, laguntzak eta diru-laguntzak ematea, kontseilu horri horren berri emanez.

e) Hitzarmenak eta protokoloak formalizatzea.

f) Kontseilu Errektoreari proposatzea plangintzaren, lau urteko gidaplanaren eta urteko planaren orientabide nagusiak, baita lankidetzaren tresnei eta eraginkortasunari buruzko ebaluazio-proposamena ere.

g) Kontseilu Errektoreari proposatzea agentziaren jarduera-plan orokorrak, agentziaren urteko aurrekontuaren aurreproiektua, plantillak eta horien ordainsari-araubidea, baita urteko memoria ere.

h) Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren eta Erakunde arteko Kontseiluaren deialdiak egitea.

i) Kontseilu Errektoreak esleitutako edo Dekretu honetan xedatutako eginkizun oro.

Agentzian Zuzendaritza Batzorde bat egongo da; kontsultarako eta aholkularitza teknikorako organoa izango da Zuzendaritzarentzat eta Agentziako gainerako gobernu-organoentzat. Halaber, zerbitzu guztien arteko koordinazioa egokia dela bermatu beharko du.

Zuzendaritza Batzordeak Agentziaren jarduera-planaren jarraipena egingo du eta Agentziako Zuzendaritzak nahiz Kontseilu Errektoreak hausnartu eta/edo ebatzi beharreko gaiak aztertuko ditu, plangintza estrategikoetan eta urteko plangintzetan definituko diren proposamen teknikoak bideratuz.

Zuzendaritza Batzordeari dagokio Agentziak garatutako ekintzen ebaluazio-memoria egitea; memoria hori Ebaluazioaren Urteko Txostena egiteko abiapuntutzat hartuko da.

Konponketa: zuzendaria eta zerbitzuburuak.

• Zuzendaria: Paul Ortega Etcheverry

• Administrazio eta zerbitzuen arduraduna: Blanca Pérez Jimenez

• Zerbitzu juridikoen arduraduna: Ana Rojo

• Koordinazio estrategikoko arduraduna: Noemí De La Fuente Pereda

• Koordinazio teknikoko arduraduna: Alazne CAmiña Izkara

Ekonomia, Aurrekontua eta Langileak Kudeatzeko Zerbitzua

Eginkizunak:

a) Agentziaren aurrekontua egin eta kontrolatzeko beharrezkoak diren izapideak gauzatzea.

b) Agentziaren kontabilitatea eta diruzaintza kudeatzea.

c) Ekonomiaren eta aurrekontuaren eremuan, kontsultei erantzun, eta plan eta espedienteak kudeatzea.

d) Ekonomiaren eta aurrekontuaren eremuan, jardueren jarraipena egitea.

e) Ekonomiaren eta aurrekontuaren eremuan, jardueren ebaluazio-txostenak eta azterlanak egitea.

f) Kudeaketa kontrolatzeko sistemak diseinatzea.

g) Agentziaren kontratazio-espedienteak kudeatzea.

h) Agentziaren giza baliabideak kudeatzea.

i) Kontseilu Errektoreari laguntza eta aholkularitza ematea, zerbitzuari dagokion eremuan, Kontseiluak horrelakorik behar izanez gero.

Zerbitzu Juridikoa

Eginkizunak:

a) Garapenerako lankidetzaren arloan, arau-xedapenen, hitzarmenen eta administrazio-ebazpenen proposamenak egitea ikuspegi juridikotik begiratuta.

b) Agentziaren ekintzekin loturiko erreklamazioak eta administrazio-errekurtsoak kudeatzea.

c) Agentziaren jarduera-eremuan, txosten juridikoak eta legezkotasun-txostenak egitea.

d) Agentziaren jarduera guztietan aholkularitza juridikoa ematea.

e) Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroa kudeatzea.

f) Kontseilu Errektoreari laguntza eta aholkularitza ematea, zerbitzuari dagokion eremuan, Kontseiluak horrelakorik behar izanez gero.

Koordinazio Estrategikoaren Zerbitzua

Eginkizunak:

a) Lankidetzako lau urteko eta urteko planen zirriborroak definitu eta diseinatzea.

b) Herrialde-estrategien zirriborroak definitu eta diseinatzea, baita bakoitzaren koordinazio-mahaiak bultzatzea ere.

c) Lau urteko, urteko eta herrialde-estrategietako planen ezarpena koordinatzea.

d) Lankidetzako beste erakunde publiko batzuekiko harremana koordinatzea.

e) Lankidetzaren arloan, zabalkundeko eta komunikazioko ekintzak koordinatzea.

f) Kontseilu Errektoreari laguntza eta aholkularitza ematea, zerbitzuari dagokion eremuan, Kontseiluak horrelakorik behar izanez gero.

g) Lankidetzaren Euskal Kontseiluari eta Erakunde arteko Kontseiluari laguntza eta aholkularitza ematea.

Koordinazio Teknikoaren Zerbitzua

Eginkizunak:

a) Laguntza-eskaeren azterketa teknikoa eta balioespena egitea, eta laguntzak emateko irizpideetan koherentzia bermatzea.

b) Laguntza-deialdiaren oinarrietan, eduki teknikoak eta hautaketa-irizpideak lantzea.

c) Emandako laguntzen jarraipen finantzario eta teknikoa egitea.

d) Laguntzen jarraipena egite aldera, tokirako bidaiak prestatu eta egitea, eta txostenak osatzea.

e) Lankidetza-agenteekin eta tokiko bazkideekin harremanetan egotea, laguntzen eta deialdien ildo guztien esparruan.

f) Ekintza humanitarioarekin loturiko kontsultei erantzutea eta aholkularitza ematea, Euskal Autonomia Erkidegoak ematen duen laguntza humanitarioa, oro har, koordinatuta egon dadin bermatuz.

g) Kontseilu Errektoreari laguntza eta aholkularitza ematea, zerbitzuari dagokion eremuan, Kontseiluak horrelakorik behar izanez gero.

h) Lankidetzaren Euskal Kontseiluari eta Erakunde arteko Kontseiluari laguntza eta aholkularitza ematea.

Euskadi, auzolana