Joan edukira Saltar a contenido

Urriaren 23an egingo da IX. Heziketa Topaketa eta izen-emateak martxan daude

Argitalpen-data: 

Urriaren 23an egingo da IX. Heziketa Topaketa eta izen-emateak martxan daude

Programa 

  • Hezkuntza Antirrazista: hitzetatik ekintzetara’ lelopean, hezkuntza antirrazistaren ikuspegian sakondu eta eguneroko jardunean aplikatzeko tresna praktikoak eskainiko dira. Saio nagusia Desirée Bela-Lobedde idazle eta dibulgatzaileak gidatuko du.

eLankidetza - Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziak eta Hezkuntza Sailak antolatuta, datorrean urriaren 23 IX. Heziketa Topaketa egingo da ‘Hezkuntza Antirrazista: hitzetatik ekintzetara’ lelopean, Berritzegune Nagusian, Gasteizen. Hezkuntza zein komunitate esparruetan jarduten duten profesionalei eta herritarrei zuzenduta dago, eta bertan parte hartuko du Desirée Bela-Lobeddek. Jardunaldi praktikoa izango da; hezkuntza eta komunitate eremuetan gatazka arrazistei kulturartekotasunetik erantzuteko tresnak eskainiko ditu. Izen-ematea zabalik dago.

Topaketaren helburua da hezkuntza antirrazistaren ikuspegian sakontzea eta eguneroko jardunean aplikatzeko tresna praktikoak eskaintzea. Horretarako, saio nagusia Desirée Bela-Lobedde idazle, hizlari eta dibulgatzaileak gidatuko du. Jardunaldian parte-hartzaileek beren hezkuntza inguruneetan gertatzen diren egoerak identifikatzen eta interpretatzen ikasiko dute, kulturartekotasunetik erantzuteko baliabideak eskuratuko dituzte, eta norberaren zein kolektiboaren ongizatea zaintzeko gakoak landuko dituzte.

Goizeko 9:15ean hasiko da jardunaldia, eta hainbat lan-saio praktiko izango ditu egunean zehar. Espazio parte-hartzailea izango da, esperientziak partekatzeko eta ikaskuntza kolektiboa sustatzeko.

Jardunaldia elebiduna izango da, eta euskaratik gaztelaniarako aldibereko interpretazio zerbitzua eskainiko da. Gainera, ekitaldia irisgarria izango da.

Izena ematea zabalik dago. Parte hartzeko interesa dutenek jardunaldirako prestatu den formularioaren bidez eman dezakete izena.