Joan edukira Saltar a contenido

eLankidetzak PRO tresnaren azken ebaluazio txostena aurkeztuko du Gasteizen

eLankidetzak PRO tresnaren azken ebaluazio txostena aurkeztuko du Gasteizen
  • Urriaren 14an egingo da Europa Jauregian proiektuetarako laguntzen tresnaren (PRO) 2007-2024 aldiko ebaluazio mistoaren azken txostenaren aurkezpen eta sozializazio saioa.


Vitoria-Gasteiz, 2026/10/09

eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak datozen urteetako lankidetza-politikak eta laguntza-tresnak hobetzeko helburuz egin den PROEBAL ebaluazio-prozesuaren emaitzak aurkeztuko ditu urriaren 14an, Gasteizko Europa Jauregian. Saioan, eLankidetzaren proiektuetarako laguntzen tresnaren (PRO) 2007-2024 aldiko ebaluazio mistoaren azken txostena aurkeztu eta partekatuko da, erakunde sozialekin, GGKEekin eta nazioarteko lankidetzaren arloko eragileekin batera.

Azken urte eta erdian garatu den ebaluazio prozesuak laguntza-tresnaren ibilbidea eta ekarpena aztertu ditu, bai eta haren eraginkortasuna, egokitasuna, inpaktua eta etorkizuneko erronkak ere. Ebaluazioaren helburua izan da eLankidetzaren proiektuetarako laguntzen tresnaren indarguneak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzea, nazioarteko garapenerako lankidetzaren erronka berriei erantzuteko.

PRO laguntza tresnaren ebaluazio prozesua

PROEBAL eLankidetzak sustatutako ebaluazio-prozesua da, PRO laguntza-tresnaren bilakaera eta emaitzak modu parte-hartzailean aztertzeko sortua. Prozesuan hainbat eragilek hartu dute parte, besteak beste GGKEek, erakunde bazkideek, administrazio publikoetako ordezkariek eta eLankidetzako teknikariek. Ebaluazio mistoaren metodologiak ikerketa teknikoa eta parte-hartze soziala uztartu ditu, tresnaren 17 urteko ibilbideari buruzko ikuspegi integrala eskaintzeko.

Aurkezpen-saioak aukera emango du ebaluazioaren ondorio nagusiak ezagutzeko, ikaskuntzak partekatzeko eta etorkizunerako gomendioak sozializatzeko. Saioan parte hartu nahi duten erakundeek aldez aurretik izena eman beharko dute.