Garapenerako lankidetza deszentralizatua
Mintegia birtuala. Krisialdiak lankidetzan gainditzen dira: lankidetza deszentralizatua COVID-19 bitartean eta ondoren
Ekainaren 4an, osteguna, 18.00tan (CEST), iraupena: 90 minutu
Otsailean Bilbon ospatutako Garapenerako Lankidetza Deszentralizatuari buruzko Jardunaldien laburpen-dokumentua lantzen ari ginen bitartean (beherago eskuragarri), COVID-19ren krisiak sistema politikoaren, ekonomikoaren eta soziala jopuntuan jarri ditu, bai maila lokalean, bai globalean. Krisia hasi aurretik, lankidetza-eragileok erronka bat genuen: nazioarteko testuinguru konplexu, aldakor eta interdependente batera egokitzea. Eszenatoki berri honetan, gogoeta egiteko, ikasteko eta etorkizunari begira erabakiak hartzeko aukera dugu.
Horregatik, otsailean hasitako hausnarketari jarraituta, eta epilogo gisa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Euskal Fondoa, PLATFORMA, autonomia-erkidegoetako lankidetza zuzendaritza eta agentziak eta garapenerako lankidetzarako funtsak barne, mintegi birtual bat antolatzea erabaki dugu, COVID-19k lankidetza deszentralizaturako planteatzen dituen erronkei buruz hausnartzeko eta horiei aurre egiteko proposamenak egiteko.
Mintegi hau prestatzeko, hainbat adituri gogoeta labur batzuk eskatu dizkiegu, lankidetza deszentralizaturako erronka nagusiak eta testuinguru horretan erabakiak hartzeko kontuan hartu beharreko elementuak identifikatzeko oinarri gisa balio dezaten. Saioaren testuinguruan kokatzen laguntzeko, hizlarien aurreko gogoetak irakurtzera gonbidatzen zaituztegu (ikus jarraian).
Zoom plataformaren bidez egingo da mintegia, eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da: https://labur.eus/WjsHd
Estekak
- Mintegiko bideoa: https://youtu.be/NZdKlw3jYSI
- José Antonio Alonsoren gogoetak (Gaztelaniaz) (PDF, 255 KB)
- Agustí Fernández de Losadaren gogoetak (Gaztelaniaz) (PDF, 246 KB)
- Fernando Almasaren gogoetak (Gaztelaniaz) (PDF, 226 KB)
- Aziza Akhmouchen gogoetak (Ingelesez) (PDF, 677 KB)
- Kartela (Gaztelaniaz)
Jardunaldiak Garapenerako Lankidetza Deszentralizatua Tokiko eta eskualdeko ikuspegia erronka globalen aurrean
Otsailak 19-20, Bizkaia aretoa, Bilbao
Jardunaldien helburua da balorean jartzea garapenerako lankidetza deszentralizatua, eta hausnartzea haren ekarpen bereizgarriei, orainari eta aurre egin beharreko erronkei buruz. Espazio bat bultzatu nahi dugu inplikatutako eragileen arteko elkargunerako, eztabaidarako eta ikaskuntzarako.
Azken aldaketako data: