Joan edukira Saltar a contenido

2016ko Garapenerako Estrategia Positiboen Jardunaldia

Ekitaldi-deskribapena

2016ko martxoaren 14an eta 15ean izango dira, EHUko Bizkaia Aretoan (Bilbon), Garapenerako Estrategia Positiboen XI. Jardunaldiak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Sailak batera antolatzen dituztenak. Aurtengoan honako gai hau izango dute ardatz: “Eredu nagusiari aurre egitea sexu eta genero dibertsitatearen bidez”.

Triptikoarekin batera, Jardunaldien prestakuntzan lagundu digun Nahia Taldeak prestatutako Dokumentu Markua ere eskuragarru duzue.

Etorriko zaretelakoan gaude.

Izena emateko mezua bidali hurrengo helbide elektronikora: jornadasempoderamientobilbao@gmail.com

Jardunaldiekin lotuta, beste bi ekintzen berri eman nahi dizuegu:

  • Alde batetik, martxoak 16ean, asteazkena, gune informal eta hurbilagokoa planteatzen dizuegu, gonbidatu/esperientzia batzuekin batera egoteko helburuarekin. La Bolsa eraikinean izango litzateke, 11etatik 13etara.

Aukeratutako gonbidatuak/esperientziak hauek izango dira:

- Salete de F. Pires de Moraes, Brasilgo Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra (MST)ko ordezkariarekin,

- Daniel Ahmed Said, Nasij taldearen ordezkariarekin, (islamofobiaren kontra lan egiten duen sare fisikoa eta birtuala, islamaren bisio barneratua lortzeko elkarrizketa bultzatzen duena),

- Rosa Posa, Venir al Sur sarearen ordezkariarekin, (Latinoamerikako lesbigaytransinter topaketa feministak, http://veniralsur.org/)

Saioa ahalik eta hoberen prestatzeko, jakin nahiko genuke, alde batetik, interesa duzuen bertan partehartzeko; hala bada, zuen erakundeetako zenbat persona etorriko zinateketen; eta azkenik zein taldeetara joango zinateken, aldiberekoak izango bait dira. Horretarako email honetara idaztea eskertuko genizueke: e-bengoechea@elankidetza.eus.

  • Bestetik, Donostiako Udalako Lankidetza Bulegoarekin batera, Rosa Posa, Venir al Sur-eko ordezkariak hitzaldia emango du, martxoak 16ean, asteazkena, Donostiako Emakumeen Etxean, arratsaldeko 18.30etan, “Feminismos plurales en América Latina” izanburuarekin.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
Antolatzailea:
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia / Bilboko Udala
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data:
Amaiera data:
Ordutegia:
Martxoaren 14a: 19:00-20:30 Martxoaren 15a: 10:00-18:30
Avenida Abaindoibarra,3
Bilbao ,  Bizkaia (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Bizkaia Aretoa UPV/EHU (Sala Baroja)