GIZARTE ERALDAKETARAKO HEZKUNTZAKO (GEH) IX. JARDUNALDIAK
GEH, autoritarismoaren aurkako eta bizitza defendatzeko proposamena. Zer dago jokoan gaur?
Ekitaldiaren deskribapena
Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko IX. Jardunaldietan, autoritarismoaren aurkako eta bizitza defendatzeko proposamenak aztergai
- Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, eLankidetzak eta Hegoa Institutuak urtero antolatzen duten Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko topaketa apirilaren 24an izango da, Hika Ateneoan (Bilbo).
- Jardunaldia Guiomar Rovira Sancho y Enrique Javier Díez Gutiérrez adituekin hasiko da. Eta hainbat esperientzia partekatuko dira: besteak beste, AMUGE Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea, Martxoak 3 Elkartea eta NovAct Institutua.
- Plazak mugatuak izango dira, eta izena emateko epea apirilaren
13an16an amaituko da.
2017an aurkeztu zen (H)ABIAN 2030 Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren euskal estrategia, hainbat eragilerekin egindako partaidetza-prozesu baten ostean. Hala, duela bederatzi urte, sei lan ildo edo indar-ideia ezarri ziren, gizartea eraldatzea helburu duen hezkuntza sustatzeko.
Harrezkero, eguneroko lanarekin batera, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Hegoa Institutuak eta eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak urtero antolatu dituzte Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari (GEH) buruzko jardunaldiak; eta 2026an bederatzigarren edizioa izango da. 2018 eta 2023 bitartean, jardunaldien ardatza estrategiaren sei indar-ideiak banan-banan lantzea izan zen: herritartasun global jasangarri eta ekitatiboaren alternatibak eratzen dituzten subjektuei laguntzea, ikuspegi politiko-pedagogikoak, eskubideen ikuspegia, tokiko-global ikuspegia, eragile guztien arteko erantzukidetasuna, eta etengabeko ikaskuntza.
Lehen sei edizioen ondoren, jardunaldien ziklo berri bat hasi zen: indar-ideiak banaka lantzen jarraitu zen, baina horietako bakoitza GEHk gaur egun dituen erronka nagusiekin lotuz. 2024an, zazpigarren edizioan, hezkuntzak erakundeen eta kolektiboen/gizarte mugimenduen arteko artikulazioan dituen erronkak jorratu ziren; eta 2025ean, zortzigarrenean, eraikuntza komunitarioaren erronkak aztertu ziren.
Etapa berri horretan sakontzeko, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko IX. Jardunaldiak apirilaren 24an, ostiralean, izango dira, 09:00etatik 17:00etara, Bilboko Hika Ateneoan (Eskola Zumarkalea, 1, Ibaiondo), GHE, autoritarismoaren aurkako eta bizitza defendatzeko proposamena. Zer dago jokoan gaur? izenburupean.
Izen-ematea martxan dago jada, eta apirilaren 13ra 16ra arte egongo da zabalik. Aste Santua tartean egonda, komeni da azkar ibiltzea eta lehenbailehen apuntatzea, despisteak saihesteko eta lekurik gabe ez geratzeko.
ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Coordinadora de ONGD de Euskadi
- Ekitaldi-mota:
- Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
- Ekitaldi ematen den hizkuntza:
- Gaztelania
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Iraupena (orduetan):
- 8:00
- Ordutegia:
- 09:00 - 17:00
Izen-ematea
- Ziurtagiria:
Izena emateko formularia hemen.
- Izen-emate epea:
- 2026/03/26 - 2026/04/13


