Erakunde barruan genero-ikuspegia lantzeko jardunaldiak: Entzuten al da emakumeen ahotsa?
Ekitaldiaren deskribapena
eLankidetzak —Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak— eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak erakundeetan genero-ikuspegia lantzeko sustatzen dituen jardunaldi-zikloen bederatzigarren edizioa da hau.
Aurten, emakumeen parte-hartzearen gaian sakontzen jarraituko dugu, giltzarria baita garapenerako lankidetza bidezkoagoa, berdinzaleagoa, osoagoa eta ikuspegi intersekzional handiagokoa izateko. Iaz, beste pauso bat emateko oinarritik abiatu ginen, hau da, emakumeen asistentziatik hasi eta hauek parte hartzeraino aurrera egitea, eta 2024. urte honetan, planteatu nahi dugu ea, behin bertaratu eta partzen hartzen dugunean, entzuten, aditzen eta kontuan hartzen al gaituzten. Zenbaterainoko argitasunez entzuten dute gure ahotsa? Zenbateko konbentzimenduz aditzen digute? Zenbateko erabakitasunez hartzen dira kontuan gure proposamenak? Zenbateko dibertsitatez hautematen gaituzte?
Aurten ere gurekin batera jardunaldi hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Izan ere, askotariko ahotsak eta iritziak ezagutu nahi ditugu, eta elkarri entzun eta gure artean eztabaidatu, erabat sinesten baitugu espazio horiek lankidetza feministagoa, bidezkoagoa, solidarioagoa eta hobea ekarriko digutela.
NORENTZAT: GGKEak eta interesa duten gainerako pertsonak.
IZENA EMATEKO: https://forms.gle/MvnRaKhLvZM26ZFM8 edo posta elektronikoz helbide honetara bidaliz: genero@ongdeuskadi.org
EGITARAUA
09:15 – 09:30 JARDUNALDIEN AURKEZPENA
09:30 – 10:30 Hasierako HITZALDIA. GENERO GARAPENEKO IKUSPEGIAREKIN LORTU AL DUGU GARAPENERAKO LANKIDETZA FEMINISTAGO BATERA HURBILTZEA?
- Nava San Miguel Abad. Generoaren eta Giza Eskubideen eta Garapenaren arduraduna, DGPOLDES / Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioa
10:30 – 12:00 MAHAIA: ZENBATEKO ARGITASUN ETA INDARRAZ ENTZUTEN DA EMAKUMEEN AHOTSA?
- (HAN) Francy Fonseca. Mujeres en la diversidad.
- (HOR) Clara Murguialday Martínez. “Generoa, Feminismoa eta Intersekzionalitatea Nazioarteko Lankidetzan” masterra Kataluniako Vic-eko Unibertsitatean.
- (HEMEN) Maria Angeles Fernández González. Pikara Magazineko koordinazio-taldeko kidea.
12:00 – 12:30 Hamaiketakoa
12:30 – 14:00 BIZIPEN-TAILERRA.
Sara Alvarez Medrano, gizarte-terapeuta, espazio pluralen bideratzailea eta aholkularia.
14:00 – 15:20 SOLASALDIA
- MODERATZAILEA: Clara Murguialday
- Ibai Fresnedo Moreno, Hiruki Larroxa
- Farapi Koop. Elkartea
15:20tik aurrera.... BAZKARIA HIKA-N
ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- eLankidetza eta Euskadiko GGKEen Koordinakundea
- Ekitaldi-mota:
- Jardunaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- 09:15-16:00