Joan edukira Saltar a contenido

Ekintza Humanitarioan sakontzeko eta esperientziak trukatzeko VI. saioa

Lotura hirukoitza bultzatzea lankidetza autonomiko batetik: mugak, aukerak eta erronkak

MINTEGI BIRTUALA. Azaroak 19  (15:30-17:30 - UTC/GMT +1)

 

Adituekin elkarrizketa eta "eLankidetzak finantzatutako esku-hartzeetan Humanitario-Garapena-Bakea lotura hirukoitzaren ikuspegia" azterlanaren aurkezpena, Instituto de Estudios de Conflictos y Acción Humanitaria-iecah erakundeak egina.

 

Honako hauek parte hartuko dute: Francisco Rey Marcos. iecah-ko zuzendarikidea, Karlos Pérez de Armiño, EHUko Nazioarteko Harremanetako irakaslea eta Hegoako ikertzailea, Marta Valdés García, Laguntza humanitarioaren eta garapenaren arteko lankidetzari buruzko IASCren 4. emaitza-taldeko presidentekidea eta Oxfam Internacional erakundeko zuzendari humanitarioa, Alfredo Langa, Alice Salomon University-ko eta iecah-ko irakasle eta ikertzailea eta Lucía Mateo Jaquete, Iecah-ko ikertzaile teknikoa.

Dinamizatzailea: eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia

MINTEGI BIRTUALA eta AURREZ AURREKOA. Azaroak 20 (10:00-17:00 - UTC/GMT +1)

 

Kolonbian, Jerusalem ekialdean, Afrika Erdiko Errepublikan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Ruandan eta Tanzanian izandako esperientzien aurkezpena.

Alboan, Ambulua, Gosearen Aurkako Ekintza, Medicus Mundi Bizkaia, Medicus Mundi Álava, Mundubat, Oxfam, Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuko eta UNICEFeko ordezkariek parte hartuko dute.

Instituto de Estudios de Conflictos y Acción Humanitaria-iecah erakundeak egingo du mintegiaren dinamizazioa.

Izenematea formulario honetan

____________________________________________________________________________________________________________________________________

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Ekitaldi-mota:
Jardunaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
19/11/2024: 15:30 - 17:30 (on-line) // 20/11/2024: 10:00 - 17:00 (on-line edota aurrezaurrekoa)
Portal de Castilla, 15
Vitoria-GasteizAraba/Álava (España)