Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Haurralde Burkina

Tresnak

 

 

Proiektuak

igo

 

Euskadin egiten diren nazioarteko solidaritateko eta lankidetza publikoko ekimenak bideratzeko tresna nagusia da Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Funtsa (GLSF).
GLSF deialdi hori urtean behin ematen da argitara, eta Eusko Jaurlaritzak esparru horretan duen jardun-ardatz nagusia da. Proiektuei dagokienez, hiru modalitate bereiz daitezke:

  1. Garapen-lankidetzarako proiektuak, funtsezko premietarako sarbidean eta toki-garapenaren sustapenean laguntzeko.
  2. Produkzio-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuak.
  3. Garapenerako Hezkuntzako eta Sentsibilizazioko proiektuak: garapenerako hezkuntza funtsezko dimentsioa dugu pobreziaren aurkako borrokan; horrela, euskal lankidetzaren barruan egituratutako berezko tokia du, urtero proiektuetara bideratzen den zenbateko osoaren % 10eko gutxieneko aurrekontuarekin.
  • 34/2007 Dekretua, apirilaren 3koa, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituena.

 

 

Programak

igo

 

Programen jomuga inpaktu sakonagoa eta epe luzeagorako plangintza duten jardunak ahalbidetzea da. Horretaz gain, aukera ematen dute proposamenean identifikazioko eta ebaluazioko faseak barne hartzeko, baita Hegoaldeko erakundeak indartzeko osagarriak ere, eta garapenerako hezkuntza Euskadin.

 

 

Ekintza Humanitarioa

igo

 

Krisi humanitarioen eraginpeko pertsonen bizitza salbatzeko, haien sufrimendua arintzeko eta haien giza duintasuna eta eskubideak babesteko jardunak, hain zuzen ere. Gainera, ahal den neurrian, etorkizuneko garapenerako oinarriak ezartzen ere laguntzeko joera izan beharko dute esku-hartze horiek, urrakortasuna murriztuz eta biztanlerien ahalmenak indartuz, eta horretaz gain, giza eskubideak eta bakea eraikitzea sustatu beharko dute. Lehen deskribatutako ekintza humanitarioaren ikuspegi zabalaren arabera, laguntza jaso dezaketen esku-hartzeak honako hauek ditugu:

  1. Larrialdietarako laguntzen proiektuak, hondamendiek eragindako biztanleen biziraupena bermatzeko oinarrizko ondasun eta zerbitzuen premiazko hornidurara bideratzen direnak. (babesa, edateko ura, elikagaiak eta laguntza sanitarioa hornitzea, txertaketa-kanpainak eta osasungarritasun- eta higiene-neurriak barne).
  2. Errefuxiatuei eta desplazatuei luzaroko laguntza ematera bideratutako proiektuak; berehalako krisialdiak arintzeko proiektuak; gatazka osteko hasierako birgaitzeko proiektuak; hondamendientzat prestatzeko proiektuak; gatazkak prebenitzeko eta bakea lortzeko proiektuak eta giza eskubideak babesteko proiektuak.
  • 31/2008 Dekretua, otsailaren 19koa, Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak arautzen dituena.

 

 

Hitzarmenak

igo

 

Eusko Jaurlaritzak erakunde pribatu, publiko edo alde anitzeko erakunde batzuekin ezartzen dituen zuzeneko lankidetzarako tresnak dira.

Azken eguneratzea: 2012/03/14
Euskadi, auzolana