Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Identitate-zeinuak

Euskal lankidetza-eredua denboran zehar etengabe egokituz joan da, oso aldakorra den errealitateak beharrizan eta betekizun berriak agertu ahala. Beraz, ez zaizkigu batere arrotz gertatzen mundu mailan ezarrita dauden printzipio orientatzaileak, baina horietara egokituta ere, ez du begi-bistatik sekula galdu giza-garapen eramangarriaren irizpidea. Garapenerako Lankidetzaren IV. Plan Zuzendariak   geure jardueraren marko orokorra jasotzen du eta berezko identitate-zeinuak indartu egiten ditu.

  • Garapena azken helburu gisa jorratzen du. Ez da garrantzi gutxiko kontua, ikuspegi horri esker agenda teknikoa gainditu eta jardun-esparru estrategiko eta politikoagoetan dihardugulako, eta ohiko laguntza-jardueretatik harago doazen ekintzak identifikatzen ditugu. Horrela ulertuta, geure helburua da politiken koherentzian aurrera egitea, herri pobretuetan politika publikoek izan ditzaketen balizko eragin negatiboak identifikatu eta ezabatzeko.
  • Bere jardun-esparrua indartu egiten du eta lanidetza dezentralizatuko agenda propioa eratu egiten du, mundu mailako lankidetzaren paradigma berriak gomendatzen duenaren bidetik. Asko ikasteko eta asko emateko dugu lankidetza dezentralizatuari dagokinez, Euskadi bere tradizio eta dinamismoa aitortuta, errefernetziazko lurraldea baita arlo honetan. Horretan dihardugu etengabe, beste zenbait bideren artean, Europa zein mundu mailako sare, plataforma eta lan-taldeetan parte aktiboa izanik.
  • Lankidetzerako politika publikoak artikulatu egiten ditu, berau delarik geure tradizio solidarioa gurpuzten duen identitate-zeinua. Politika eognkorra eta iraunkorra da, konprosimo ekonomiko zehatz eta aurresangarriekin, korrespontsabilitatea eta justizia soziala bezalako hastapenetan oinarrituta.

Euskadi, auzolana