Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Koherentzia Publikoa

Lan-lerro hau “Euskadiko Garapen-politiken koherentzia: diagnostikoa eta proposamenak” izenburuko txostenean azaldutako irizpide eta hastapenetan oinarritzen da, Eusko Jaurlaritzari, Garapenerako Lankidetzako Euskal Kontseiluari eta Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeari aurkeztu zaiena. Bere helburua da zeharkako lan-lerro eta neurriak ezartzea, batetik, Gobernuak lideratu edo aurrera daramatzan jarduera guztien erabateko eraginkortasun eta efizientzia bermatzeko, eta bestetik, irizpide homogeneoak apliatu egiten direla segurtatzea,hots, giza-garapenari lagundu egiten dieguna gobernuak diharduen munduko herri edo erregio guztietan.

Garapenerako politiken koherentzia mundu osoan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den irizpidea da. Funtsean, zera azpimarratzera dator: garapenerako auzaik ez daude laguntza-politiken esku soiletan, eta aldiz, garapen-arazoak ikuspegi askoz zabalagoarekin borrokatu behar dira, eragile askoren parte-hartzea kontuan harturik eta politika guztien eragina aztertuz, koherentzia handiagoa bilatuta.

Orientabide honi oniritzia emanda eta lehentasunezkotzat jo diren jardunbideak abian jarrita, Agentziak ekarpen erabakigarria egin nahi du euskal erakundeek munduko herri desberdinetan burutzen dituzten ekintzen eraldatze-gaitasuna areago bultzatzeko.

Landutako argitalpenak:

* Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Politiken Koherentziarako Erreferentzia Esparrua (leiho berri batean irekitzen da) / Reference Framework for Policy Coherence for Development in the Basque Country (leiho berri batean irekitzen da)

* Garapenerako Politiken Koherentzia Euskadin: diagnostikoa eta proposamenak (leiho berri batean irekitzen da) / Policy Coherence for Development in the Basque Country: diagnosis and proposals (leiho berri batean irekitzen da)

* Hezkuntza-politiken eta balioetan prestatzeko politiken koherentziari buruzko txostena:

Azken txostena (leiho berri batean irekitzen da) / Laburpena (leiho berri batean irekitzen da) / Infografiak (leiho berri batean irekitzen da) / Bideoa:

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana