Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Laguntzak eta bekak
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Intered Guinea Ecuatorial

Laguntzak eta Bekak

 

Borondatezko Lankide Profesionalentzako laguntzak

igo

 

Herrialde pobretuetako tokiko eragileak eta erakundeak indartzeko lanean laguntzen duten borondatezko euskal lankideen prestakuntza hobetzera eta horien parte-hartzea bultzatzera bideratzen dira laguntza horiek. Tokiko beste alderdiek eskatutako lanak egiteko hautagaiak aurkezten dituzten irabazi-asmorik gabeko GGKEei eta erakundeei ematen zaizkie laguntza horiek.

 

Nazio Batuen Erakundearen bekak

igo

 

Nazioarteko Erakundeentzako eta horiekin lotutako pertsona juridikoentzako laguntza-programa, herrialde pobretuetan haiekin lotutako garapen-proiektuekin lan egiten duten lankide boluntarioei bekak ematekoa, 1997. urtetik finantzatu da. Laguntza-programa hau honako hauei zuzentzen zaie: Nazioarteko Erakundeen Batzorde nazionalak edo autonomikoak, edo UNICEF, UNESCO, NBGP edo UNIFEM moduko Erakundeekin lankidetza-akordioren bat edo lankidetza-hitzarmenen bat duten erakunde juridikoak. Beka horien helburua da jarduera profesionala garapen-lankidetzaren eremuan garatu nahi duten pertsonen prestakuntza eta espezializazioa bultzatzea. Bekak urtean behin deitzen dira, eta hamabi hilabete irauten dute. Hautatutako pertsonen zereginak honako hauek dira: Zuzendaritzaren tresnen kudeaketa-lanetan laguntzea; mintegietara, ikastaroetara eta jardunaldietara joatea, adostutako prestakuntza-plan baten barruan; proiektuen tokiko jarraipenerako bidaia batean parte hartzea; eta, Garapen Lankidetzarekin lotutako gai bati buruzko ikerketa bat egitea.

 

Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programa

igo

 

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzaren eta Gazteria Zuzendaritzaren baterako lanaren eta Euskadiko eta helmuga-herrialdeetako GGKEen eta erakundeen lankidetzaren bitartez gauzatzen da. Solidaritatea sustatzeko, sentsibilizazioa faboratzeko eta garapenerako lankidetzaren kontzeptua euskal gazteriara hurbiltzeko xedeak ditu programa horrek, hori guztia lankidetza-proiektuen garapena 'in situ' ezagutzeko aukera emanez. Programak xede gehiago ere baditu, hala nola borondatezko ekintzan aktiboak eta sentikorrak diren hiritarrak sortzea eta EAEko elkarte-sarea indartzen laguntzea. Horretaz gain, udak dirauen hiru hilabeteetan Latinoamerikako, Asiako eta Afrikako lankidetza-programa batean parte hartzeko aukera ere ematen die ehun gazteri programa horrek.

Azken eguneratzea: 2011/05/13
Euskadi, auzolana