Joan edukira Saltar a contenido

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza (GEH)

GEHren helburua gizartearekiko, norberaren bizitzarekiko eta inguruarekiko pertsona kontzienteak, kritikoak eta arduratsuak sustatzea da, gizarte-aldaketarako eragile aktibo gisa duten eginkizuna beren gain har dezaten.

eLankidetzatik GEH bultzatzen dugu, gizarte bidezkoagoak eta solidarioagoak lortu nahi dituen herritartasun global bat sortzen laguntzeko. Horretarako, analisi kritikorako, hausnarketarako eta ekintzarako gaitasunak garatzen lagunduko duten eta maila indibidual eta kolektiboan jardun eta eraldatzeko gaitasuna sustatuko duten hezkuntza-ekimenak bultzatzen ditugu, tokian tokikotik, baina globalarekin lotuta. Zera da justiziaren, aniztasunaren, bizitzen iraunkortasunaren eta ekitatearen alde eginez egungo erronkei erantzuten dieten ekintzaz ari gara, bizi garen sistema aldatzeko alternatibak sortuz eta sustatuz.

Jardun-esparrua

GOLDATU plana 2017-2020

(H)ABIAN 2030 Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza Estrategia