Joan edukira Saltar a contenido

Giza eskubideen defendatzailearen Tereso Crcamo Floresen hilketa salatzen dugu eta eskatzen dugu gertakariak argitzea eta giza eskubideen defendatzaileak babestea

Argitalpen-data: 

 

Giza eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programaren baitan, euskal erakunde publikoek eta giza eskubideen aldeko erakundeek Tereso Cárcamo Floresen hilketa salatzen dugu. Tereso Cárcamo Flores giza eskubideen eta Ama Lurraren defendatzaile komunitarioa eta CODECAren (Comité de Desarrollo Campesino erakundearen) zuzendaritza komunitarioan 1.go batzorkidea zen. Tereso Cárcamo Flores abenduaren 4an hil zuten suzko armaz, La Paz herrizka inguruan (Jalapa, Guatemala).

 

Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak eta giza eskubideen eta elkartasunaren aldeko euskal erakundeok harreman berezia dugu CODECA erakundearekin. Erakunde horrek Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programan parte hartu zuen, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak gidatua. Programak, gainera, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, unibertsitateen, giza eskubideen eta elkartasunaren aldeko erakundeen eta Eusko Legebiltzarraren laguntza du, eta Zehar- Errefuxiatuekin elkarteak kudeatzen du. Guztiok dugu konpromisoa Euskadin hartzen diren giza eskubideen defendatzaileen egoeraren jarraipen eta zaintza berezia egiteko.

 

Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak eta giza eskubideen aldeko erakundeek osatutako euskal ordezkaritza bat Guatemalan izango da 2023ko urtarrilean, CODECAri jarraipena egiteko konpromisoari jarraiki. Agindu horri erantzunez, berriz ere adierazi nahi dugu kezkatuta gaudela CODECAko kideen osotasun fisiko eta psikologikoagatik. Guatemalan gehien erasotu eta zapaldu den gizarte-mugimenduetako bat da CODECA. Etengabeko difamazio, estigmatizazio, jazarpen penal, egitura desberdinetako zuzendaritzaren aurkako eraso zuzenen eta buruzagien erailketen biktima izan dira. 2018tik, CODECAko 25 buruzagi hil dituzte.

 

Tereso Cárcamo Floresen hilketa gogor gaitzesten dugu, eta Teresoren senideen eta lankideen oinazeari elkartasuna adierazten diogu. Halaber, kezkatuta gaude Guatemalan giza eskubideen defendatzaileek jasaten duten mehatxu, kriminalizazio eta estigmatizazio egoeragatik.

 

Gertaera horiek salatzen ditugu, eta agintari eskudunei hau ESKATZEN DIEGU:

 

  1. Gertakariak ikerketa inpartzial baten bidez argitzea eta erantzukizun guztiak argitzea.
  2. Benetakoak eta eraginkorrak izango diren bermeak indartzea eta ezartzea, banakakoak zein kolektiboak, ondasun amankomunak eta Ama Lurra defendatzeko lanean bizia arriskatzen duten giza eskubideen defendatzaileak babesteko; bereziki, herri indigenak eta nekazal komunitateak.
  3. Giza Eskubideen Prokuradoretzak laguntza ematea gertakariak salatu eta iker ditzan, eta, oro har, betetzea Giza Eskubideen Nazioarteko Eskubideak eta Guatemalako Konstituzioa.

 

Azkenik, indarkeriaren eta gatazkaren biktima nagusiak diren giza eskubideen defendatzaileei, herri indigenei eta nekazal komunitateei gure BABESA eta ELKARTASUNA berretsi nahi diegu. Justizia soziala izango duen herri baketsu bat eraikitzeko konpromisoa aitortzen dugu, eta bere aintzinako lurraldeetan BIZITZA eta IRAUNKORTASUNA errespetatzea eskatzen dugu.

 

Bilbon (Euskal Herria), 2022ko abenduaren 9an.