Joan edukira Saltar a contenido

Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Lehendakaritza

Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Lehendakaritza garapenerako lankidetzan eskuduna den sailburuari egokituko zaio, eta honako eginkizun hauek izango ditu:

a) Agentziaren ordezkari instituzional gorena izatea.

b) Agentziari ezarritako helburuak bete daitezen zaintzea.

c) Kontseilu Errektorearen erabakiak bete daitezen zaintzea.

d) Urteko planen kudeaketa, egikaritze eta ebaluazioaren berri ematea urtero Eusko Legebiltzarrean.

e) Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamenduak esleitzen dion beste zernahi eginkizun.

Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Lehendakariordetza garapenerako lankidetzan eskuduna den sailburuordeari egokituko zaio, eta Lehendakaritzaren titularra ordezkatuko du hura kanpoan edo gaixorik dagoenean.

Nerea Melgosa Vega, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburua

Sailburu naizen aldetik, honako arlo hauetan ekintzak koordinatzeko ardura duen taldea koordinatzen dut: genero-arloko aukera-berdintasuna, justizia, giza eskubideak, bizikidetza, garapenerako lankidetza, gizarte-politikak, familia, eta erronka demografikoa, besteak beste.

Profila Irekian 

Kontaktu-datuak

Email secretaria.ijps@euskadi.eus
Telefonoa 945019081
Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1 -01010, Vitoria-Gasteiz

José Antonio Rodriguez Ranz, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea

Sailburuordea

Perfila Irekian

Kontaktu datuak

Telefonoa 945019105
Helbidea

Donostia-San Sebastian, 1 - 01010, Vitoria-Gasteiz