Joan edukira Saltar a contenido

Ikus-entzunezkoak eta kanpainak

200.000 pertsona baino gehiago hil eta desagertu ziren Guatemalako barne gatazka armatuan (1960-1996). Carmen Sotz izan zen horietako bat. Zer gertatu zen jakiteko, Ch 'umilkajek oroimenean barrena bidaia bat hasiko du, eta Carmen eta Guatemalako iraganeko eta oraingo beste historia batzuk ezagutuko ditu biktimen senideen ahotsen bidez.

Ekoizleak: eLankidetza, Garapenerako Lankidetzako Kataluniako Agentzia eta Ikaika Media 


Mundu hobe bat dugu irabazteko, eta elkartasuna da bidea. Garapenerako lankidetzatik eragin nahi dugu guk. Egingo dugu batera? #ElkarrekinMunduaEraldatzen

Bannerra 

Kuña 

Honako bideo hau lankidetzaren euskal eragileek garatutako komunikazio kanpainaren baitan sortu zen, COVID-19 krisiaren testuinguruan nazioarteko lankidetza eta elkartasunari balioa emateko asmoz. Herritarrak gonbidatu nahi ditugu COVID-19 krisialdian bizitakoak lankidetzaren ikuspegitik berriro interpretatzera.

(H)ABIAN 2030 gizarte eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategiaren baitan kokatzen da, eta kanpainan parte hartu zuten eLankidetza-Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziak, hiru foru-aldundiek, Euskal Fondoak, hiru euskal hiriburuetako udalek, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, GGKEek, ikastetxeek eta komunikazioaren munduko eragileek.

Elkarlanean dihardugu. Pertsonen bizitzak hobetzen ditugu 

Kartela

Zergaitik gertatzen dira krisi humanitarioak? Zeintzuk dira pertsona kaltetuenak? Zein da erantzun hobea? Eta nik, zer egin dezaket? 

Herritarrentzako gakoak

Erakunde eta elkarteentzako gakoak

Komunikabideentzako gakoak