Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Sexu- eta genero- aniztasunaren inguruko formakuntza

Izena emateak formulario honetan

Indarrean dagoen Garapenerako Lankidetzaren IV. Gida Planak 2018-2021 jasotzen duen bezala, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren proposamena genero zeharkakotasunari eta emakumeen ahalduntzeari lotutako estrategia dual eta osagarria den ezagutzan eta ikaskuntzan sakontzea da, baita sexu- eta genero- aniztasunaren ikuspegia txertatzeko urratsak ematea ere, genero- ikuspegiaren interpretazioa zabaltzeko. Sexu- eta genero- aniztasunaren ikuspegia lankidetzan txertatzeari dagokionez, helburua da gai honetan prestatzeko, eztabaidatzeko eta hausnartzeko oinarri batzuk ezartzea eta ekintza zehatz batzuen aukera balioestea, beste eragile batzuk dagoeneko egiten ari diren prozesuetatik abiatuta. Hainbat eragileren artean trukerako eta ikaske- eta ikaskuntza-espazioak sortzeko saio hauen bidez, gaian sakondu nahi dugu.

Saioa guztiak online izango dira, 17:00etatik 19:00etara

  • Urriak 27: Sexu- eta genero- aniztasunari buruzko lehen sarrera-tailerra LGTBI+ Arreta eta Dokumentazio Zentroa ALDARTEren eskutik. Ikusi aurkezpena eta saioa:

  • Azaroak 4: Lankidetza eraldatzaile ez arautua Iniciativas de Cooperación y Desarrollo INCYDEren eskutik, eta antolakuntza-mailako esperientzia partekatuko dugu Brasilgo Movimiento de los Trabajadores Rurales Sin Tierra-MSTrekin. Ikusi aurkezpena, bibliografia eta saioa:

  • AzaroaK 11: Sexu- eta genero- aniztasuna lurreratzeko eta barneratzeko zenbait gako INCYDEren eskutik, gizarte-eraldaketarako hezkuntzan Setem Hego Haizeak eta Euskadiko Mugarik Gabeko Ingenieritzak duten esperientziak ezagutuko ditugu. Ikusi Setem, ISF, INCYDE-ren aurkezpenak eta saioa:

  • Abenduak 2: Esku hartzeko ildoak  INCYDEren eskutik, Medicusmundi Bizkaia eta Mugen Gainetiken lankidetza-proiektuetan esperientziak partekatuko ditugu.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana