Joan edukira Saltar a contenido

eLankidetzak genero ekitatearen aldeko planak garatzeko laguntzak eskatzeko epea ireki du

Argitalpen-data: 

  • GKKEi 433.000 euro zuzenduko dira, eta aurkezteko epea uztailaren 22an bukatuko da

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean dagoena, deialdia egin berri du Gobernuz Kanpoko Erakundeek funtzionamendu maila guztietan egon daitezkeen genero-desberdintasunak ezabatzeko prozesuak eta ekintzak susta ditzaten, baita antolaketa-kulturari lotutakoak ere. Guztira, 433.000 euro bideratuko dira eta eskaerak tramitazio elektroniko bidez aurkeztuko dira, ekainaren 22tik aurrera eta hilabeteko epearekin.  

eLankidetzak urtero deialdi bat egiten du erakundeetan genero-berdintasunaren aldeko aldaketa prozesuak egiteko, oinarrizkoa baita emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen aurkako borrokan. Deialdia prozesuaren lau faseetara zuzenduko da ─diagnostikoa, genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plana, plana ezartzea eta ebaluazioa─ eta bakoitzak dirulaguntza zehatz bat izango du.

Prozesuak bideragarri egiteko, erakundeei eskatzen zaien baldintzetako batzuk honako hauek dira: zuzendaritza-taldeek prozesuen genero egituretan nahitaez parte hartu behar izatea; sortutako genero-egiturei fase guztietan eusteko konpromisoa, eta erakundeek soldata bat baztertzea generoko pertsona erreferentearentzat. 2018tik, berez, prozesua aurrera eramango duen pertsonaren soldataren zati bat barneratzeko aukera jasotzen da deialdian; izan ere, genero ekitatearen aldeko aldaketa guztiak gauzatzeko beharrezkoa da erakundearen erabateko inplikazioa.

Eskabideak eta eskatutako dokumentazio guztia telematikoki aurkeztuko da, eta www.elankidetza.euskadi.eus webguneko deialdien atalean edota www.euskadi.eus webgunean.

Genero eta garapena 2023an

Joan den urtean, hamaika erakundek 383.320 euro jaso zituzten emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ahalbidetzen duten prozesuak aurrera eramateko. Egiten diren ekintzen artean daude sexu eta sexu jazarpenari lotuta dauden protokoloak, feminismoetan edo zaintzetan prestakuntzak edo lan taldean eta emakumezkoen lidergoan lan egiteko prozesuak, bestek beste.

Feminismoa eLankidetzaren oinarritako bat da, eta genero ekitatearen aldeko antolaketa prozesuetarako laguntzetan ez ezik, pobretutako herrialdeetako erakunde feministei eta emakumeak ahalduntzeko proiektuei emandako laguntzetan ere islatzen da. Zentzu horretan, 2023an, ekimenean % 27,06 emakumeen ahalduntzerako zuzendu ziren eta % 20,87 Hego globaleko erakunde feministei.