Joan edukira Saltar a contenido

(H)ABIAN 2030 gizarte-eraldaketarako hezkuntzako euskal estrategiak webgune berria estreinatu du

Argitalpen-data: 

(H)ABIAN 2030 Gizarte eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategiak www.habian-2030.eus webgune berria estreinatu du. Bertan, estrategiari buruzko informazio guztia jasotzen da, bai eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza ekintzak eta estrategia osatzen duten erakundeek landutako material pedagogikoa ere. Gainera, atxikipena egin nahi duten erakundeei horretarako beharrezko dokumentazioa eta informazioa ere ematen die.

2017an, Euskadiko hainbat erakunde publikok, GGKEk, gizarte mugimenduek eta ikastetxeak konpromisoa hartu zuten giza eskubideen eta berdintasunean oinarritutako Gizartea eraikitzen lagunduko zuten hezkuntza ekintzak egiteko, Euskadin eta beste lurralde batzuetan loturak izango zituena.

Egun, 18 eragilek osatzen dute (H)ABIAN 2030, eta sei urte hauetan Zehar, zinema-jaialdiak, jardunaldiak, erakusketak, lantegiak, gidak eta komunikazio ekintzak egin dituzte hezkuntza formalean eta ez formalean. estrategiak www.habian-2030.eus orrialdean ezagutu daitezke jarduera horiek.

Pertsonak eta kolektiboak Gizartea eraldatzen lagunduko duten hezkuntza ekintzak egiteko konpromisoaz gain, estrategiarekin etengabeko ikaskuntza bultzatu nahi da. Horretarako, gure ingurunean zein urruneko beste lurraldeetan gertatzen denaren arteko lotura eta partekatzen ditugun erronkei arreta jartzen diete. 

 

Nola egin bat estrategiarekin

(H)ABIAN 2030 estrategian parte hartu nahi duten erakundeek dokumentu bat sinatu eta estrategiak jasotzen dituen zortzi konpromisoetara atxiki: Gizarte-eraldaketarako hezkuntza bultzatzea; pedagogia kritikoak, parte-hartzaileak eta sozio-afektiboak sustatzea; eskubideen ikuspegia funtsezko elementua izatea proposamen pedagogikoetan; egindako jardunbideek errealitate desberdinen arteko elkarren mendekotasuna eta lotura bultzatzea; estrategiari ekarpenak egiteko erantzunkidetasuna berea egitea; etengabeko ikaskuntza sustatzea;  hobetzeko asmoz gure esperientzia eta ikaskuntzak partekatzea, eta jarraipen eta ebaluazio-batzordeetan parte hartzea.

Webgune berrian sinatu eta bidali behar den dokumentua eta atxikitzeko argibide guztiak kontsultatzeko atal bat dago.