Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Berriak
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

eLankidetzak eta bilboko Udalak Garapen Estrategia Positiboei buruzko jardunaldiei ekin diete berriro, ekimen humanitarioetan generoaren integrazioa azpimarratuz.

Argitalpen-data: 

  • XIII. edizioa maiatzaren 23an eta 24an egingo da Bizkaia Aretoan, ekintza humanitarioaren eta lankidetzaren arloko eragileei, emakumeen eta feministen elkarteei, ikasleei eta ekintza humanitarioan eta generoan interesa duten guztiei zuzenduta.
  • Izena emateko epea maiatzaren 17ra arte dago zabalik.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Bilboko Udalak elkarrekin antolatzen duten Garapenerako Estrategia Positiboen XIII. Jardunaldia, maiatzaren 23an eta 24an itzuliko da Hiribildura.

Generoa ekintza humanitarioan: zelan bihurtu gure konpromisoa errealitate” izenburua duen edizio berri honetan, ekimen humanitarioetan genero-ikuspegia txertatzea aztertuko da, beharren diagnostikotik esku-hartzeen egokitzapenera arte, ekintza humanitario parte-hartzaileagorako eta eraldatzaileagorako gakoak emanez.

Jardunaldi horiekin, Bilboko Udalak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak helburu hirukoitza lortu nahi dute. Alde batetik, premien diagnostiko azkarraren garrantzian sakontzea eta berau nabarmentzea, erantzun humanitarioaren kalitatea hobetzeko funtsezko tresna eta beharrezko ikuspegi gisa; beste alde batetik, izaera, testuinguru, tamaina eta ibilbide desberdineko erakundeek eta instituzioek generoaren zeharkakotasunaren inguruan egiten dituzten jardunbideak, esperientziak eta hausnarketak ikusaraztea; eta, azkenik, ekintza humanitarioan genero-ikuspegia txertatzeko oztopoei buruz eztabaidatzea, eta sentsibilitate eta genero-konpromiso handiagoa izateak eta tresnak aplikatzeak oztopo horiek gainditzen zelan laguntzen duten eztabaidatzea.

Topaketa, ekintza humanitarioaren eta garapenerako lankidetzaren arloan lan egiten duten eragileei (adituak, ikerketa-zentroetako eta unibertsitateetako langileak, GGKEetako teknikariak eta boluntarioak, erakunde publikoetako ordezkariak eta teknikariak), emakumeen eta feministen elkarteei eta ikasleei eta ekintza humanitarioan eta generoan interesa dutenei dago zuzenduta.

Bi jardunaldiak EHU/UPVko Bizkaia Aretoan egingo dira eta on-line emango dira. Euskarara, gaztelaniara, ingelesera eta frantsesera aldi berean itzuliko da, eta gutxieneko eskaera badago haurtzaindegi-zerbitzua izango da.

  • Garapenerako Estrategia Positiboei buruzko XIII. Jardunaldietan parte hartu eta jarraitu gura dutenek maiatzaren 17ra arte eman dezakete izena.

EGITARAUA

  • ASTELEHENA, MAIATZAK 23

Datorren astelehenean, maiatzaren 23an, 18:00etan, Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Zinegotziak eta Paul Ortega Etcheverry Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Zuzendariak Garapenerako Estrategia Positiboei buruzko XIII. Jardunaldien irekiera instituzionala egingo dute. Ondoren, “Behar espezifikoak, erantzun egokituak” hitzaldia emango du CARE Internacionaleko Isadora Quayk.

  •  ASTEARTEA, MAIATZAK 24

Jardunaldiek asteartean jarraituko dute, 09:00etan, CARE Internacionalek egindako beharren diagnostiko azkarraren aurkezpenarekin. Topaketaren moderatzailea Mireia Cano, Cano Gender Solutionseko aholkularia, izango da, eta Ximena Echeverria Magariños, CARE Internacionaleko M&E koordinatzailea ere bertan izango da. 10:30etik 11:00etara izango den atsedenaldiaren ostean, Luisa María Vega Correa CARE Kolonbiako programen kudeatzaileak hartuko du hitza “Ezarpena generoaren ikuspegitik: Venezuelako krisiaren erantzuna Kolonbian” gaiari buruz berba egiteko. Saioaren moderatzailea Cristina Churruca, NOHA Masterreko zuzendaria, izango da.

12:30ean, “Krisi humanitarioen eragina jasan duten emakumeen ahotsak: Bangladesh, Kolonbia, Jordania eta Ugandako esperientziak” azterlanaren esperientziaren eta ondorioen aurkezpena egingo da. Proiektuaren aurkezleak Luisa Dietrich Ortega azterlanaren koordinatzailea, eta Laura Mula IECAHeko ikertzailea izango dira. Bazkalostean, 15:30ean, esperientzien mahaia egingo da Afrikako, Latinoamerikako eta Ekialde Ertaineko esperientziei buruzko bideoekin. Hitzordua 17:30ean amaituko da, Sökolé Ritmos & Experiencias perkusio afrikarrarekin eta Elena Carriedok denbora errealean egingo duen ilustrazioarekin.

 

Euskadi, auzolana