Joan edukira Saltar a contenido

eLankidetzak bederatzi ggke lagunduko ditu genero desberdintasunak desagerrarazten barne-funtzionamenduko maila guztietan

Argitalpen-data: 

  • Abenduaren 13an, eLankidetzak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak erakundeen barruan zaintzak garatzeko jardunaldiak antolatu dituzte

Vitoria-Gasteiz, 2022/12/06

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak bederatzi GKKEei emango die dirulaguntza erakunde barruan funtzionamendu-maila guztietan egon daitezkeen genero-desberdintasunak ezabatuko dituzten prozesuak eta ekintzak sustatzeko. Guztira, hainbat fasetarako 306.638 euro izango dira.

eLankidetzak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean dagoena, urtero deialdi bat egiten du erakundeetan genero-berdintasunaren aldeko aldaketa prozesuak egiteko, oinarrizkoa baita emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen aurkako borrokan.

Laguntza jasoko duten erakundeen artean daude, Alboan Fundazioa, UN Etxea, Mugarik Gabeko Ekonomistak, Amekadi, Munduko Landagunea eta Calcuta Ondoan erakundeek generoaren partaidetza-diagnostikoa egiteko eta genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa prestatzeko, eta, planaren ezarpena eta ondorengo ebaluazioa egingo dute REAS Euskadi, Mugarik Gabe eta Lagun Artean erakundeek.

Aipatzeko da, plan horiek ezartzen direnenean aurreikusten direla lan-politikak ikuspegi feministarekin gaineko prozesua abiaraztea; sexu- eta genero-aniztasun inguruko ikuspegian sakontzea; sexu eta genero jazarpenaren inguruko protokoloa egitea, edo erakundeen baitan zaintza garatzea, besteak beste.

Zaintzak erdigunean

Zazpigarren urtez, eLankidetzak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak erakundeen baitan genero-ikuspegia lantzeko jardunaldiak antolatuko dituzte. Aurten, zaintzaren inguruko teoriaz arituko da Noemí Canelles Fil a l´agulla kooperatibaren kidea eta zaintzan aditua, eta hainbat erakundeetako esperientzia ezagutuko dira. Saioa 9:30ean hasiko da Bilboko Hika Ateneo eta GGKEei zein gaian interesa izan dezaketenei irekia izango da. Izena emateak aldez aurretik egin behar dira www.ongdeuskadi.org webgunean.