Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Haitiri emandako babesak jarraitzen du lurrikara gertatu eta hilabetera

Argitalpen-data: 

Duela hilabete, dardara berri batek Haití astindu zuen eta 2.000 pertsona baino gehiago hil ziren bertan. Hondamendi natural berri hori gehitzen zaio berez Haitik jasaten dagoen krisiari; izan ere, Amerikako herrialde pobrenetarikoa da.

Lurrikara horren aurrean, euskal erakundeek abuztuaren 14tik aktibatu ziren herritarren beharrei erantzuteko. Erakundeen artean Euskadiko GGKEen Koordinakundeko kideak daude, hala nola Manos Unidas, Acción contra el Hambre, FISC Fundación Internacional de Solidaridad Compañía de María eta Intered Euskal Herria. Era berean, Unicefek kanpaina berezia egiten ari da.

Bestalde, eLankidetzatik herritarrei, erakundeei eta komunikabideei zuzendutako sentsibilizazio materiala dugu. Bertan, azaltzen dugu zergatik sortzen diren krisi humanitarioak, zeintzuk diren horien eraginpean dauden herritarrak eta gizarteak zer egin dezake.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeko webgunean Haitin lanean dauden erakundeei buruzko informazioa aurkitu daiteke.

Hemen krisi humanitarioak hobeto ulertzeko gakoak aurkituko dituzu

Euskadi, auzolana