Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Berriak
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Garapen Iraunkorreko Helburuen tokiko ezarpena, eztabaidan

Argitalpen-data: 

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Euskal Fondoak eta Getxoko Udalak jardunaldi bat antolatu dute datorren azaroaren 19an, 9:30etik aurrera, Getxoko Muxikebarria Zentroan. Jardunaldietan jorratuko da Garapen Iraunkorrerako Helburuen tokiko ezarpena Nazio Batuek bultzatutako 2030 Agendan aurrera egiteko.

Jardunaldiaren helburua da euskal administrazioek 2030 Agenda tokian inplementatzeko egiten dituzten planak eta ekimenak ezagutzea. Horretarako, gai horretan erreferentziazko erakunde eta pertsonak izango dira, hala nola Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiko Berrikuntza Sozialaren zuzendaria, Hiru Foru Aldundietako ordezkariak eta hainbat udalerrietako alkate eta zinegotziak.

European Days of Local Solidarity

European Days of Local Solidarity izeneko ekimenaren VI edizioa da. Ekimen honi esker, garapenerako lankidetza hirien eta eskualdeen artean sustatzea da Europako hainbat herrialdetan. PLATFORMAk sustatzen du Europar Batzordearen laguntzaz. PLATFORMA garapen iraunkorrerako nazioarteko lankidetzan eta hezkuntzan funtsezko eragileak diren 30 hiri eta eskualdetako koalizioa da eta bertan, eLankidetza eta Euskal Fondoa erakundeek parte hartzen dute.

Europako ekimena (H)ABIAN 2030, gizarte eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategiaren baitan egiten da. Estrategia horrek herri erakundeei dei egiten die estrategiarekin bat datozen ekintzak sustatzera, betiere erantzukizuna 2030 Agendaren helburu eta jomugekin konprometitutako euskal agenteekin partekatuz.

Ezagutu ezazu egitaraua hemen

 

 

Euskadi, auzolana