Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Berriak
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

eLankidetzak babesten jarraituko du gerra-ekintzen eta gosearen arteko lotura aztertzeko metodologia

Argitalpen-data: 

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio 150.000 euroko dirulaguntza zuzenari Gosearen Aurkako Ekintza erakundeari. eLankidetza-Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziaren ekarpena erabiliko da inplementazio-mekanismo bat abiarazteko, gatazka-eremuetako indarkeria-ekintzen eta elikadura-segurtasun ezaren arteko lotura ulertzeko.

Dirulaguntza honek balioko du jarraipena emateko eLankidetzak aurretik lagundutako metodologiari, Gosearen Aurkako Ekintzak eta Hegoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak ekainean aurkeztutakoa.

Metodologia pentsatua dago datuen bilketa eta azterketa indartzeko, eta txostenak egiteko egungo mekanismoa osatzen du, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak 2018ko maiatzaren 24an onartutako 2417 Ebazpenarekin bat etorriz. Ebazpen horrek gaitzesten du gosea gerra arma gisa erabiltzea, eta legez kanpotzat jotzen du behar duten zibilei laguntza humanitarioa ukatzea.

Laguntza horrekin, eLankidetzak nahi du bere ekarpena egin ezagutza sortzen eta mundu osoko sistema humanitarioa elikatzen, eta, bereziki, gosea gerra arma gisa desagerraraztera laguntzen.  

Euskadi, auzolana