Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

PLATFORMA

PLATFORMA tokiko eta eskualdeko gobernuen koalizio paneuroparra da, gobernu horiek Europako Batasuneko eta haren nazioarteko esparruko garapenerako lankidetzaren politikei egiten dieten ekarpena indartzeko sortua. Euskal Fondoa, Euskadiko Europar Batasunerako Ordezkaritza eta eLankidetza PLATFORMAko kide gara, Euskadi Basque Country izenpean bilduta.

Egiten diren ekintzek aukera ematen dute Europako lankidetza deszentralizatuaren alorreko informazioan sartzeko eta gai horiei buruzko eztabaida eta ikerketetan parte hartzeko. Gainera, baterako ekintzak egiten ditugu, Europako beste bazkide batzuk egiten ari diren lana Euskaditik sustatzen dugun errealitate zehatzarekin lotzeko.

Jardun-esparrua

Convenio entre PLATFORMA-Euskadi Basque Country (leiho berri batean irekitzen da)

European Days of local solidarity

"Tokiko elkartasunerako Europako egunak" hezkuntza eta sentsibilizaziorako jarduerak dira, eta azaroan dute unerik gorena, PLATFORMAko bazkide guztiok, aldi berean, sentsibilizazio-ekintzak egiten ditugunean.

Informazio gehiago esteka honetan

Europar Batasuneko ordezkaritzekiko elkarrizketa

PLATFORMArekin batera, Europar Batasuneko ordezkaritzekin hitz egiten dugu hainbat herrialdetan, lankidetza deszentralizaturako lehentasunak eta aukerak identifikatzeko tokiko garapenaren lurralde-ikuspegi baten inguruan.  Ildo horretan, Euskadi Basque Countrytik Kolonbiako ordezkaritzarekiko lana gidatzen dugu.

Nazioarteko lankidetza eta protesta soziala Kolonbian. Mariano Aguirre. 2021

Prestakuntzak eta jardunaldiak

(H)ABIAN 2030, 5 urte biraka. Alianzas de educación para la transformación social jardunaldiak

Euskadi, auzolana