Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Osasuna

Osasun globala eLankidetzaren eremu bat da, baita 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programaren proiektu esanguratsu bat ere. Osasun Saila-Osakidetzaren eta eLankidetzaren arteko lankidetza-akordio bat martxan jarriz, baterako lankidetza-ekimenak bultzatu nahi ditugu osasunaren eremuan giza garapen jasangarriaren alde egiteko, garapenerako politiken koherentzia sustatuz.

Besteak beste, honako jardun hauek dauzkagu: Euskadin emandako osasun-laguntza; nazioarteko larrialdi humanitarioei erantzutea; Hegoko herrialdeetako eta Euskadiko osasun-langileen prestakuntza; euskal osasun-langileek lankidetza-proiektuetan parte hartzea; eta txertaketa globaleko prozesuarekiko konpromisoa.

Jardun-esparrua

Jardun-protokoloa eLankidetzaren, Osakidetzaren eta Osasun Sailaren artean (leiho berri batean irekitzen da)

Programa Salud Global Guinea Bissau-Euskadi

Osasun Saialk, Osakidetzak eta eLankidetzak, AIDA elkarteak eta Ginea Bissauko Osasun Publikoko Ministerioak herrialde afrikarraren osasun sistema publikoaren kalitatea eta eraginkortasuna sendotzeko programa sustatzen dugu. Euskadik osasun lankidetzan duen ibilbidearen emaitza da eta 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programaren proiektu esanguratsuetako bati erantzuten dio.

Programak aurreikusten du osasun arloko profesional talde batek, aldi oro, Simão Mendes Ospitale Nazionalean laguntzea medikuntza, kirurgia eta amatasun arloetan. Ekimenak prestakuntza sanitario jarraitua emango du eta asistentzia kalitatea hobetuko du, eta, horretarako, gaitasunak dituzten kanpo langileak inkorporatuko ditu, diagnostikoak egiteko protokoloak eta protokolo terapeutikoak egingo dira eta sendagaiak eskuratzeko aukera emango du. Halaber, diagnostikorako zerbitzuak (laborategia eta erradiologia) eta ospitaleko kudeaketa sendotu nahi dira. Horrez gain, hautatutako paziente batzuk, batez ere pediatrikoak, Euskadira eramateko aukera jasotzen da.

Esparru arautzailea

Eusko Jaurlaritza eta Ginea Bissauko Osasun Ministerioaren arteko ulermen memoranduma (leiho berri batean irekitzen da)

Osasun Sailaren, Osakidetzaren, eLankidetzaren y AIDAren arteko kolaborazio hitzarmena (leiho berri batean irekitzen da)

∗ Programari buruzko informazioa

Euskal ordezkaritza medikoa Perun

COVID-19aren krisialdiaren eraginez bizitzen ari ginen egoera larria zela-eta, Peruko Osasun Ministerioak formalki eskatu zion Eusko Jaurlaritzari laguntza langile sanitarioak zein ekipamenduak, materialak eta medikamentuak bidaltzeko. Eskari horri erantzuteko, proiektu bateratu bat diseinatu genuen Osasun Sailaren, Osakidetzaren, Mugarik gabeko Medikuen eta eLankidetzaren artean.

Uztail eta abuztu bitartean, osasunaren arloko hamalau pertsona Perura abiatu ziren pandemiari erantzuteari buruz zuten esperientzia partekatzeko, eta heriotza-tasa eta morbilitatea murrizten laguntzeko Osasun Ministerioak lehenetsitako bi zonatan (Tarapoto eta Huánuco).

Horrekin batera, ekipamenduen eta sendagaien bidalketa kudeatu zen. Esperientziaren balorazioa positiboa izan zen: 904 paziente artatu ziren eta 1.364 pertsonari prestakuntza ematen lagundu zen. Euskal lantaldeak partekatutako erreminta, prestakuntza eta estrategia batzuk Peruko ospitaletako COVID-19aren arreta-protokoloetan sartu ziren.

Lankideak lankidetzan. Una experiencia de técnica y alianzas múltiples

COVID-19aren pandemiaren harira Europan planteatu ziren erronkek bide eman zuten txertaketa globala bezalako gaiei garrantzi handiagoa emateko, eta lankidetza eta koordinazioa ahalbidetu zuen, txertaketa planetako toki guztietara iritsi zedin. eLankidetzan inplikatu ginen, nola ekintzan, hala esperientzia honetatik eta antzeko beste batzuetatik ikas daitekeenaren gainean gogoeta eta begirada kritikoa eginez.

Ildo horretan, GAVI Txertaketaren aldeko aliantzari ekarpen bat egin genion, eta COVID-19rako txertoen patenteak aldi baterako etetearen aldeko euskal adierazpena bultzatu genuen.

AEXCID Nazioarteko Lankidetzaren Extremadurako Agentziarekin batera, hainbat dokumentu sortu genituen, erakunde deszentralizatuek txertaketaren sustapenean eta osasun-sistemen gaitasunak indartzean, erantzutean eta prebentzioan bete dezaketen eginkizunaren gainean gogoeta eta proposamen zehatzak ahalbidetzeko.

Euskadi, auzolana