Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

START deialdia: Larrialdi humanitarioko egoerei aurre egiteko

 

Zer da?

Erantzun Humanitario Teknikoko Espainiar Taldeak (START-ek, ingeleseko siglengatik) herrialde pobretuetan gertatutako hondamendi naturalak direla-eta larrialdi humanitarioko egoerei aurre egiteko osasun arloko profesionalak bidaltzen diitu 72 ordu baino gutxiagotan.

Nazioarteko Garapenerako Lankidetzaren Agentzia Espainiarraren (AECID-ren) Ekintza Humanitarioko Bulegoak bideratutako ekimena da, larrialdi humanitarioei zuzeneko sistema hobetzeko helburuarekin sortua.

START taldea

Aukeratutako pertsonak bere laguntza behar duten larrialdi humanitarioetan arituko den talde baten parte izango dira. Nazioarteko ekintza bakoitza gehienez 15 egun izaten dira.

 


Nork har dezake parte?

Lanpostu finko edo aldi baterakoarekin lan egiten dagoen langileei edota Osasun Sistema Nazionalarekin lan harremana daukatenei zuzenduta dago. Euskadiren kasuan, Osakidetzarekin.

Bete beharreko baldintzak

Eskaeraren aurkezpena eta erregistroa

Hizkuntzak

Titulu akademikoa

Hiru urteko esperientzia, gutxienez

Beharrezko gaitasun funtzionala

Diziplina-espedienterik ez edukitzea

 

Bete beharreko profilak

Asistentzia arloko zuzendaria

Operazio zuzendaria (Asistentzia zuzendaritzaren laguntzailea)

Kirurgialari orokorra

Ginekologoa eta Obstetra (kontsultak eta ebakuntza-gela)

Ortopedia-kirurgialaria eta traumatologia

Anestesista eta Erreanimazioa

Erradiodiagnostikoa/Erradiologia

Epidemiologoa

Farmazeutikoa

Ebakuntza-gelako erizaina

Larrialdi-erizaina

Ospitalizazio-erizaina

Erizain obstetrikoa/ginekologikoa (emagina)

Ebakuntza-gelako erizain laguntzailea

Ospitalizaziorako erizain laguntzailea

Farmazia-laguntzaile teknikoa

Laborategi teknikaria

Erradiodiagnostikorako teknikaria

 

Eskaera eta dokumentazio ematea

Deialdiaren oinarriak eta eskabide orriak Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioaren webgunean daude.

 

Eskabideak honako helbide honetara bidali behar dira*:

Directora de la Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo (a la atención de la Oficina de Acción Humanitaria)

Registro General de la AECID

Avda. Reyes Católicos, 4

28040 Madrid

Eskabideak Estatuko Administrazio Orokorreko Erregistro elektronikoaren (REC) bidez ere bidali daitezke, hurrengo estekan:

https://rec.redsara.es/registro/action/are/acceso.do

 

Dokumentazioa emateko epea Abenduaren 27an bukatuko da.

 

Interesa duten pertsonek AECID-en webgunean START programako atalean edota Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren webgunean (Euskadin, bitartekaria da).

*Eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan edo itunpeko beste administrazioetako erregistroetan ere egin daiteke.

 

Kontaktua

start@aecid.es

 

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana