Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Lanean dihardugu. Pertsonen bizitzak hobetzen ditugu COVID-19ren krisialdian ere

Elkarlanean dihardugu. Pertsonen bizitzak hobetzen ditugu” kanpaina (H)ABIAN 2030 gizarte eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategiaren baitan kokatzen da. Estrategia horretan parte hartzen dute Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak- Elankidetzak, hiru Foru Aldundiek eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetako udalek, Euskal Fondoa-Euskal toki erakundeen Lankidetzarako elkartea eta hainbat ikastetxek eta GGKEk. Euskadiko GGKEen Koordinakundeak kanpainarekin bat egin du, eta COVID-19 krisialdiaren testuinguruan garapenerako lankidetza eta nazioarteko elkartasuna balioesteko balio du.

Ikus-entzunezko baten bidez nahi dugu, herritarrek COVID-19 pandemian izandako bizipenak lankidetzaren begiradaz berrinterpretatzea eta garapenerako lankidetzak erronka globalei erantzuteko duen balio bereizlea erakustea.

Kanpaina partekatu dezakezu Twitter, facebook, Youtube eta Instagram bidez  honako hashtag hauekin: #BizitzakEraldatzenDitugu #EuskalLankidetza

Kanpainaren materiala:

Kanpainaren faldoia

Prentsa oharra

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana