Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Krisi humanitarioa Ukrainan

Ukrainako krisian lagundu nahi dut...

Ezer baino lehen, elkartasunaren esanahiari buruzko gogoeta labur bat:

  • Epe ertain edo luzerako beste pertsona edo lurraldeekiko konpromisoa da elkartasuna; krisi batekin hasi daiteke, baina betiere denboran iraunarazi beharrekoa da.
  • Edozein tokitako edozein pertsonarekin begirunea izatea da.
  • Pertsona guztiok eskubideak ditugula onartzea eta defendatzea da.
  • Gatazken begirada kritikoa izatea eta haien konplexutasuna aztertzea, bakearen eta giza eskubideen alde eginez, eta ez gorroto- eta polarizazio-diskurtsoen alde.
  • Modu komunitarioan eta antolatuan egiten da. Erakunde batzuek badakite nola bideratu elkartasuna. Beherago ezagutu ditzakezu.
  • Errefuxiatuekin lanean ari den erakunde batean lagundu dezakezu edo erakunde horretan bertan boluntario-lanak egin, garapenerako lankidetzan edo ekintza humanitarioan Euskadin.
  • Bereziki errusieraz edo ukraineraz hitz egiten baldin badakizu, zure ekimenez eman ditzakezu itzulpen-zerbitzuak.
  • Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiten badakizu, eta zure ezagutzak eskaini nahi badituzu hizkuntza horien ikaskuntzan laguntzeko.

Beherago erakundeen zerrenda bat aurkituko duzu.

  • Harreraz, igarotzearen kudeaketaz edo beren jatorrizko lekutik desplazatuak izan direnei babesa emateaz arduratzen diren erakundeei lagundu diezaiekezu ekonomikoki.
  • Laguntza ekonomikoak une bakoitzean ikusitako premiei modurik egokienean erantzutea ahalbidetzen du, pertsonek gehien behar dezaketenarekin erantzutea, baita harrera dela-eta ahalegin ekonomiko eta sozial handia egiten ari diren inguruneko ekonomiak sustatzea ere.
  • Materialen (mantak, arropa, elikagaiak, eta abar) dohaintza egitea ekidin; izan ere, biztanleen beharrak aldakorrak baitira eta laguntza horiek ekonomian, ekologian eta ingurumenean eragiten dute.

Beherago erakundeen zerrenda bat aurkituko duzu.

  • Pertsona desplazatuen eskueran jarri nahi duzun etxebizitza partikular bat baduzu, errefuxiatuak@euskadi.eus helbidera idatzi dezakezu, eta koordinazio-zerbitzu horretatik zurekin jarriko dira harremanetan etxebizitzaren lagapenaren prozesua eta inplikazioak azaltzeko, baita etxebizitzaren xehetasunak zein diren jakiteko ere.
  • Inor pertsona bat edo familia bat hartzeko posibilitatean pentsatzen ari bada –garrantzitsua da jakitea normalean haurrak beren senitartekoekin datozela–, egoera hau luzatu daitekeela ulertu behar du, eta harrera-familiaren gaitasun ekonomikoa puntu garrantzitsua izango da betiere. Horrelako prozesuetan esperientzia handia duten erakundeetara joatea gomendatzen dugu, hala nola Cruz Roja eta Zehar-errefuxiatuetara.
  • Bidaiderik gabeko adingabeen kasuan, babes handiagoa eskatzen du egoerak, baina foru-aldundietan badira adingabeen harrerarako orientazio-zentroak:

» Diputación Foral de Araba

945773052 / acogimiento@araba.eus 

» Diputación Foral de Bizkaia

944 470 737 / acogimientofamiliar@bizkaia.eus 

» Diputación Foral de Gipuzkoa

943 11 25 22

  • Txernobileko zentral nuklearreko bazterketa-eremutik hurbil bizi diren haurrak hartzen dituzten elkarteak:

Asociación Chernobileko Umeak:

606 53 38 27 / chernobilekoumeak@gmail.com 

Asociación Chernobilen Lagunak:

689 58 62 77 / info@chernobilenlagunak.org 

Asociación Ukrania-Gaztea:

670 30 31 70 / ukraniagaztea@gmail.com 

Ukrainatik datorren edozein pertsonak bere eskueran du 945 222 222 / paisvasco@cruzroja.es, baita harrera-zentro bat ere, arreta presentzialarekin lurralde bakoitzean, Gurutze Gorriak artatua:

  • Gaztelako Atea kalea, 52
  • Concha Jenerala, 34
  • Zorroagako gaina kalea, 41.

 

Euskadin migratzaileekin eta asilo eta babes eskatzaileekin lan egiten duten beste erakuntza batzuk

 ACCEM Euskadi: 945 306 905 / euskadi@accem.es

• Cáritas Euskadi:

San Sebastián: 943440744 / idazkari@caritasgi.org

Bizkaia: 944020099 / caritas@caritasbi.org

Vitoria-Gasteiz: 945232850 / caritas@caritasvitoria.org

• Zehar Errefuxiatuekin: info@zehar.eus

Bilbao 94 424 88 44 / atencion.bilbao@cear.es  

Donostia-San Sebastián 943 24 24 83 / atencion.donostia@cear.es 

Vitoria-Gasteiz 945 266 805 / atencion.cearvitoria@cear.es  

• Fundación Ellacuría: 944465992 / info@fundacionellacuria.org 

• MPDL (Movimiento por la Paz): 946 579 611 / euskadi@mpdl.org 

• Asociación Nueva Vida: 946051272 / secretaria@asociacionnuevavida.org

Informazio baliagarria

Ukrainako gerrak eraginpean hartutako pertsonek Espainian babesteari buruzko gida | CEAR

Web-ataria herritarrak Internet bidez hitzordua eskatu dezan atzerritarren bulegoan desplazatuak aldi baterako babesteko eskaera formalki aurkeztu dezan.

Larrialdietarako Arabako Funtsa (Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala):

Laguntzen deialdia irekita dago.

⇒ Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bilboko Udala, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia:

Laguntzen deialdiak irekitzear daude.

⇒ Donostiako Udala:

Laguntzen deialdia agortuta dago.

Garapenerako lankidetzako edo ekintza humanitarioko erakundeek egiten duten lanari buruzko zalantzarik baduzu, idatzi helbide honetara krisiak@elankidetza.eus edo deitu 945 01 81 01 telefonora.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana