Krisi humanitarioa Ukrainan
Ukrainako krisian lagundu nahi dut...
Ezer baino lehen, elkartasunaren esanahiari buruzko gogoeta labur bat:
- Epe ertain edo luzerako beste pertsona edo lurraldeekiko konpromisoa da elkartasuna; krisi batekin hasi daiteke, baina betiere denboran iraunarazi beharrekoa da.
- Edozein tokitako edozein pertsonarekin begirunea izatea da.
- Pertsona guztiok eskubideak ditugula onartzea eta defendatzea da.
- Gatazken begirada kritikoa izatea eta haien konplexutasuna aztertzea, bakearen eta giza eskubideen alde eginez, eta ez gorroto- eta polarizazio-diskurtsoen alde.
- Modu komunitarioan eta antolatuan egiten da. Erakunde batzuek badakite nola bideratu elkartasuna. Beherago ezagutu ditzakezu.
- Errefuxiatuekin lanean ari den erakunde batean lagundu dezakezu edo erakunde horretan bertan boluntario-lanak egin, garapenerako lankidetzan edo ekintza humanitarioan Euskadin.
- Bereziki errusieraz edo ukraineraz hitz egiten baldin badakizu, zure ekimenez eman ditzakezu itzulpen-zerbitzuak.
- Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiten badakizu, eta zure ezagutzak eskaini nahi badituzu hizkuntza horien ikaskuntzan laguntzeko.
Beherago erakundeen zerrenda bat aurkituko duzu.
- Harreraz, igarotzearen kudeaketaz edo beren jatorrizko lekutik desplazatuak izan direnei babesa emateaz arduratzen diren erakundeei lagundu diezaiekezu ekonomikoki.
- Laguntza ekonomikoak une bakoitzean ikusitako premiei modurik egokienean erantzutea ahalbidetzen du, pertsonek gehien behar dezaketenarekin erantzutea, baita harrera dela-eta ahalegin ekonomiko eta sozial handia egiten ari diren inguruneko ekonomiak sustatzea ere.
- Materialen (mantak, arropa, elikagaiak, eta abar) dohaintza egitea ekidin; izan ere, biztanleen beharrak aldakorrak baitira eta laguntza horiek ekonomian, ekologian eta ingurumenean eragiten dute.
Beherago erakundeen zerrenda bat aurkituko duzu.
- Pertsona desplazatuen eskueran jarri nahi duzun etxebizitza partikular bat baduzu, errefuxiatuak@euskadi.eus helbidera idatzi dezakezu, eta koordinazio-zerbitzu horretatik zurekin jarriko dira harremanetan etxebizitzaren lagapenaren prozesua eta inplikazioak azaltzeko, baita etxebizitzaren xehetasunak zein diren jakiteko ere.
- Inor pertsona bat edo familia bat hartzeko posibilitatean pentsatzen ari bada –garrantzitsua da jakitea normalean haurrak beren senitartekoekin datozela–, egoera hau luzatu daitekeela ulertu behar du, eta harrera-familiaren gaitasun ekonomikoa puntu garrantzitsua izango da betiere. Horrelako prozesuetan esperientzia handia duten erakundeetara joatea gomendatzen dugu, hala nola Cruz Roja eta Zehar-errefuxiatuetara.
- Bidaiderik gabeko adingabeen kasuan, babes handiagoa eskatzen du egoerak, baina foru-aldundietan badira adingabeen harrerarako orientazio-zentroak:
945773052 / acogimiento@araba.eus
944 470 737 / acogimientofamiliar@bizkaia.eus
» Diputación Foral de Gipuzkoa
943 11 25 22
- Txernobileko zentral nuklearreko bazterketa-eremutik hurbil bizi diren haurrak hartzen dituzten elkarteak:
- Asociación Chernobileko Umeak:
606 53 38 27 / chernobilekoumeak@gmail.com
- Asociación Chernobilen Lagunak:
689 58 62 77 / info@chernobilenlagunak.org
670 30 31 70 / ukraniagaztea@gmail.com
- Asociación sociocultural y de cooperación al desarrollo Ucrania-Euskadi:
636 079 690 / ucraniaeuskadi@gmail.com
- Chernobil Elkartea:
670419078 / chernobil@asociacionchernobil.info
Ukrainatik datorren edozein pertsonak bere eskueran du 945 222 222 / paisvasco@cruzroja.es, baita harrera-zentro bat ere, arreta presentzialarekin lurralde bakoitzean, Gurutze Gorriak artatua:
- Gaztelako Atea kalea, 52
- Concha Jenerala, 34
- Zorroagako gaina kalea, 41.
Euskadin migratzaileekin eta asilo eta babes eskatzaileekin lan egiten duten beste erakuntza batzuk
• ACCEM Euskadi: 945 306 905 / euskadi@accem.es
• Cáritas Euskadi:
San Sebastián: 943440744 / idazkari@caritasgi.org
Bizkaia: 944020099 / caritas@caritasbi.org
Vitoria-Gasteiz: 945232850 / caritas@caritasvitoria.org
• Zehar Errefuxiatuekin: info@zehar.eus
Bilbao 94 424 88 44 / atencion.bilbao@cear.es
Donostia-San Sebastián 943 24 24 83 / atencion.donostia@cear.es
Vitoria-Gasteiz 945 266 805 / atencion.cearvitoria@cear.es
• Fundación Ellacuría: 944465992 / info@fundacionellacuria.org
• MPDL (Movimiento por la Paz): 946 579 611 / euskadi@mpdl.org
• Asociación Nueva Vida: 946051272 / secretaria@asociacionnuevavida.org
Informazio baliagarria
Ukrainako gerrak eraginpean hartutako pertsonek Espainian babesteari buruzko gida | CEAR
⇒ Larrialdietarako Arabako Funtsa (Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala):
Laguntzen deialdia irekita dago.
⇒ Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bilboko Udala, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia:
Laguntzen deialdiak irekitzear daude.
⇒ Donostiako Udala:
Laguntzen deialdia agortuta dago.
Garapenerako lankidetzako edo ekintza humanitarioko erakundeek egiten duten lanari buruzko zalantzarik baduzu, idatzi helbide honetara krisiak@elankidetza.eus edo deitu 945 01 81 01 telefonora.
Azken aldaketako data: