Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Kontsultarako dokumentuak

Genero-berdintasunaren aldeko erakunde aldaketako prozesuen ebaluazioa

Ikaskuntzak eta praktika onak ateratzeko, eta hurrengo urteetarako tresna berregokitzeko intsumo gisa, Red Kuorum S.L.rekin batera, genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak arautzen dituen Dekretuaren ebaluazioa egin genuen (GBA Dekretua).

Alde batetik, 2009-2012ko deialdietan GLEA-eLankidetzak diruz lagundutako genero-berdintasunaren aldeko 21 prozesuak ebaluatu ziren, eta, bestetik, laguntza-tresna bera. Prozesuan parte hartu zuten hainbat GGKEk, kanpoko aholkularitza bideratzaileek, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, tresna asmatu eta garatu zuen Garapenerako Lankidetzarako Zuzendaritza zaharreko taldeak, Emakundek eta hiru foru-aldundiek.

Laburpen exekutiboa genero berdintasunaren aldeko erakunde aldaketako prozesuen ebaluazioa

 

Garapenerako GKEen genero-erresistentzien azterketa

Lorena Pajares Sánchez genero-aholkularitzaren ikerketa argitaratzeko laguntza eman zuen GLEA-eLankidetzak 2018an, generoarekiko erresistentzien azterketan arreta jartzeko genero-berdintasunaren aldeko prozesuen zati gisa.

Garapenerako GKEetan generoak dituen erresistentzien analisia

 

´Erakundeetan genero-erresistentziak prebenitu eta kudeatzeko ekintza-estrategiak elkarrekin sortzea´ tailerraren sistematizazioa

2018ko irailean, 2018 GBA Dekretu berria eta urte horretarako deialdia aurkezteko saioan, tailer parte-hartzaile bat egin zen, erakundeetan genero-erresistentziak prebenitu eta kudeatzeko ekintza-estrategiak sortzeko, Lorena Pajares Sánchezen dinamizazioarekin (Ersilia, Generoa eta Garapeneko aholkularia), “Garapenerako GKEetan generoak dituen erresistentzien analisia” izeneko azterlanaren egilea.

Euskadi, auzolana