Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Garapenerako lankidetzan profesionalak espezializatzeko bekak

 

Zer dira?

Garapenerako lankidetzan profesionalak espezializatzeko bekak dira.

Formazio hau Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Gasteizko egoitzan egiten dira 12 hilabetez eta zenbatekoa deialdian zehazten da.

Beka jasotzeko baldintzak:

- Bekak deitzen diren urteko urtarrilaren 1ean baino lehen Euskal Autonomia Erkidegoan auzotartasun administratiboa edukitzea.

- Unibertsitate-ikasketetako titulazio ofiziala edukitzea ( ez dauka zergatik lizentziaduna izan beharrik)

- Gehienez 28 urte edukitzea bekak deitzen diren urteko urtarrilaren 1ean.

- Gutxienez urtebeteko esperientzia edukitzea lankidetzaren arloan edo garapenerako hezkuntzakoan, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeetan bereziki.

- Lehendik beka hauek edo unibertsitate-ikasketadunei bideratutako garapenerako lankidetzako alorreko antzeko beste prestakuntza-beka batzuk lehenik jaso ez izana Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik.

- Ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan diru-laguntzei buruzko arazoaren 17ko 38/2003 Lege orokorreko 13. artikuluan jasotako egoeraren batean aurkitzen diren pertsonak.  

Nola egin dezaket eskakizuna?

Lehiaketa-prozeduraren bidez esleitzen dira bekak eta eskakizunak egiteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu eta hurrengo egunean irekiko da.

Dokumentazioa aurkeztea eta eskakizunak akreditatzea modu telematikoan egingo dira www.elankidetza.euskadi.eus webguneko “Online deialdiak" atalean edota www.euskadi.eus webgunean EHAAn agertu.

Deialdiaren ebazpena EHAAn zein GLEAren www.elankidetza.euskadi.eus webgunean argitaratzen da.

 

Esteka honetan beka ERREGULATZEN DUEN ARAUBIDEA kontsulta daiteke.  

 

2019KO DEIALDIA

Euskadi, auzolana