Programa honen bidez, Agentziak aukera ematen die bertako gazteei prestakuntza-egonaldiak egiteko, beren jarduera profesionala lankidetzaren arloan garatu ahal izan dezaten.
Laguntza-programa hau honako hauei zuzentzen zaie: Nazioarteko Erakundeen Batzorde nazionalak edo autonomikoak, edo UNICEF, UNESCO, NBGP edo UNIFEM moduko Erakundeekin lankidetza-akordioren bat edo lankidetza-hitzarmenen bat duten erakunde juridikoak.
Bekak urtean behin deitzen dira, eta hamabi hilabete irauten dute. Hautatutako pertsonen zereginak honako hauek dira: Zuzendaritzaren tresnen kudeaketa-lanetan laguntzea; mintegietara, ikastaroetara eta jardunaldietara joatea, adostutako prestakuntza-plan baten barruan; proiektuen tokiko jarraipenerako bidaia batean parte hartzea; eta, Garapen Lankidetzarekin lotutako gai bati buruzko ikerketa bat egitea.