Joan edukira Saltar a contenido

Euskal Gazteak Lankidetzan

Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzeko asmoz; lankidetza-proiektuak ezagutzeko aukera ematen zaie ehun gazteei.

Garapenerako ekintzak pobretuetako herrialdetan izaten dira; Amerikan, Asian eta Afrikan, hain zuzen ere, eta Euskadiko zein herrialde pobretuetako GGKEk kudeatutako ekintzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izaten dute.

 

Programan parte hartzeko baldintzak:

Urtez urte egiten den deialdiaren araberakoak izaten dira. Orokorrean honako hauek izaten dira:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan inskribatuta egotea
  • Urteko deialdiak zehaztuko ditu jaiotza urteak
  • Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.

Esperientziaren iraupena: hiru hilabete, ahal dela, uztailetik urrira arte.


Antolatzaileak:

Eusko jaurlaritzako eLankidetzak eta Gazteria Zuzendaritzak antolatzen dute.

Informazio guztia www.gazteaukera.euskadi.eus webgunean aurkitu daiteke.

Programara proietuak aurkeztu nahi dituzten GGKE-ek gazteaukera webguneko honako esteka honetan informazio guztia aurkitu dezakete.