Joan edukira Saltar a contenido

Garapenerako lankidetzan profesionalak espezializatzeko bekak

Zer dira?

  • Garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak dira.
  • Formazio hau eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako Gasteizko egoitzan egiten dira 12 hilabetez.

Espezializazioak:

  • Generoa eta garapena
  • Ekintza humanitarioa
  • Gizarte-eraldaketarako hezkuntza eta komunikazioa
  • Giza Eskubideen pertsona, defendatzaile eta komunitateen babesa

Bekaren zenbatekoa:

  • 20.000 euro

Eskabideak aurkezteko epea:

Beka jasotzeko baldintzak:

  • Bekak deitzen diren urteko urtarrilaren 1ean baino lehen Euskal Autonomia Erkidegoan auzotartasun administratiboa edukitzea.

  • Unibertsitate-ikasketetako titulazio ofiziala edukitzea
  • Gehienez 28 urte edukitzea bekak deitzen diren urteko urtarrilaren 1ean.

  • Gutxienez urtebeteko esperientzia edukitzea lankidetzan edo gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren arloan.
  • Lehendik beka horien beren edo antzeko izaera dutenen onuradun ez izana EAEko Aurrekontu Orokorren kargura.

 

Nola egin dezaket eskakizuna?